Gerra Zibileko soldadu baten gorpuzkiak deshobiratu dituzte Donostian
Gerra Zibileko soldadu baten gorpuzkiak atera dituzte lurpetik gaur goizean, Zubietako Txandatxur mendian (Donostia). Uste denez, soldadua armada frankistak egindako erasoetan hil zen urte horretako uztaileko estatu kolpearen ondorengo asteetan.
Gorpuzkiak Aranzadi Zientzia Elkarteko teknikariek atera dituzte lurpetik, Paco Etxeberria auzitegiko antropologoak zuzenduta. Paco Etxeberriarekin batera, bertan izan dira ere Aintzane Ezenarro Gogora Institutuko Zuzendaria eta Donostiako alkate Eneko Goia.
Hobi hori joan den apirilean aurkitu zuten Aranzadiko kideek, Txaldatxur mendiaren gailurraren inguruan egindako lurraren ikuskapen batean. Toki horretan, Lasarte-Oriako “Islada Ezkutatuak” oroimen historikoko taldeak hainbat trintxera eta tiratzaile hobiren egokitze lanak egin ditu. Iazko ekainaren 4an, toki horretan gorpuzkiak atera zituzten lurpetik eta, gaur, Aranzadiko teknikariek, Paco Etxeberriak zuzenduta, beste gorpu bat atera dute, baita zenbait objektu pertsonal ere, adibidez, kantinplora bat.
Testuingurua
Txaldatxur Zubietamendin kokatutako mendixka bat da, Oria ibaiaren gainean. 1936ko abuztutik, Gipuzkoan eratutako borroka eremuetan kokatu zen. Errepublikaren leialek trintxera eta tiratzaile hobien defentsa konplexu bat prestatu zuten matxinatutako armadari aurre egiteko. Cayuela teniente koronelaren zutabeak errepublikazaleen posizio horri eraso egin zion 1936ko irailean.
Hobien plana
Eusko Jaurlaritza 2002tik darama lanean Gerra Zibilean desagertutako pertsonak bilatzen eta identifikatzen. 2015 amaieran, hobien kokapena identifikatu eta ikertzeko 2015-2020 aldirako EAEko Plana aurkeztu zuen.
Plan horretan, ekintza protokolo bat ezarri zen Gerra Zibilean desagertutako pertsonak bilatu eta identifikatzeko. Lehenik eta behin, familia batek edo Oroimen Historikoari lotutako erakunde batek gorpuzkiak lurpetik ateratzeko eskaera bat aurkeztu behar du, kokapenari eta hobian ager daitezkeen gizabanakoei buruzko ikerketen txosten batean oinarrituta.
Orduan, protokolo bat jartzen da martxan. Lehendabizi atariko ikerketak egiten dira. Fase horren helburua da desagertutako pertsonaren identitatea, kasuaren historia eta tokiko testuinguru historikoa zehaztasun handienaz ezagutzea.
Ondoren, interbentzio arkeologikoaren txanda da. Fase horretan kokapenari, jarraitu beharreko urratsei eta behar dituzten giza eta teknika baliabideei buruzko txostenak egiten dira.
Jarraian, giza gorpuzkien auzitegiko ikerketa egiten da, zeinetan hezur hondarren laborategiko azterketak egiten diren.
Azkenik, txosten oso bat prestatuko da, prozeduran parte hartu duten espezialista guztien txostenak ere bilduz. Eusko Jaurlaritzak senitartekoei banatuko die txostena, baita Elkarte interesatuei edo ekintzetan parte hartutakoei ere.
Gorpuzkiak behin aztertuta, familiari ematen zaizkio baldin eta identifikatuak izan badira.
Identifikatzen ez diren gorpuzkiak, berriz, Duintasunaren Kolunbarioan, Elgoibarko Olaso hilerriaren ingurumarian, ehortziko dituzte astelehen honetatik aurrera.
Zure interesekoa izan daiteke
Accionako presidentearen aurka eginbideak irekitzea eskatu du Fiskaltzak, Nafarroako Ikerketa Batzordera joan ez zelako
Birritan deitu du Nafarroako Parlamentuak Jose Manuel Entrecanales enpresaria eta bietan huts egin du hitzordura. Fiskaltzaren arabera, desobedientzia delitutzat har daiteke.
Patxi Lopezek Feijori egotzi dio ETAren biktimen "erabilera zikina"egitea
PSOE eta PP alderdien arteko ika-mika gogorra izan da gaur Espainiako Diputatuen Kongresuan. Patxi Lopez sozialisten eledunak Behe Ganberan Alberto Nuñez Feijoo PPko buruari leporatu dio ETAren biktimen "erabilera zikina" egitea.
Laugarren xedapen iragankorra indargabetzeko tramitea hasi du UPNk
Cristina Ibarrola UPNren presidenteak lege-proposamen bat aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan: Konstituzioa erreformatzea eta xedapena ezabatzea eskatu nahi die Gorte Nagusiei.
Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”
Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”.
Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"
Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.
Sanchezek Aznarren aurka egin du Espainia Irakeko gerran sartzeagatik, eta Iranekin "akats bera ez egitea" eskatu du
Espainiako Gobernuko presidenteak ohartarazi du Iran Irak baino askoz ere indartsuagoa dela militarki eta ekonomikoki, eta gerraren ondorioak larriagoak izango direla adierazi du.
GOIDIa ikertzen duen epaileak Mazon lekuko gisa deklaratzera deitu du
Horrez gainera, "borondatez" egun hartako telefono-deien zerrenda eta mezuak ikerketarako emateko eskatu dio. Biktimek espero dute presidente ohiak egia esateko "ohorea" izango duela oraingoan.
Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.
Autonomo txikiak BEZetik salbuestea da Juntsek jarri duen baldintza, krisiaren aurkako dekretua babesteko
Miriam Nogueras Juntsek Diputatuen Kongresuan duen bozeramaile aurreratu du krisiaren aurkako dekretuaren alde bozkatuko dutela, baldin eta PSOEk neurrien artean sartzen badu 80.000 euro baino gutxiago fakturatzen duten autonomoek BEZ zerga ez ordaintzea.
Eusko Jaurlaritzak adierazi du EHUk iragarritako protokoloa “labur" geratzen dela “mehatxu-jarrerei” aurre egiteko
Juan Ignacio Pérez Iglesias sailburuak jarrera horien ardura duten taldeak ez aipatzea aurpegiratu dio Errektoretzari, eta IAS aipatu du.