Gure Esku dago
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urola Kostak 8.691 sinadura bildu ditu erabakitzeko eskubidearen alde

Modu horretan, datorren maiatzaren 7an Aizarnazabal, Azkoitia, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaiak 'euren etorkizunari buruz iritzia emateko aukera izango dute'.
18:00 - 20:00
Urola Kostan herri-galdeketa egiteko 8.700 sinadura lortu dituzte

Gure Esku Dago mugimenduak 8.961 sinadura batu ditu maiatzaren 7an Urola Kostan egitekoa den galdeketaren alde. Horrela, Aizarnazabal, Azkoitia, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaiak honako galdera honi erantzun ahal izango diote: 'Nahi al duzu izan euskal estatu burujabe bateko herritarra?'

Erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak jakitera eman duenez, "maiatzaren 7a erabakiaren eguna izango da", Urola Kostak bere etorkizunari buruz iritzia emateko aukera izango duen eguna.

Gure Esku Dagok azaldu duenaren arabera, hasierako xedea gutxienez herritarren % 10aren sinadurak biltzea bazen ere (5.700 pertsona inguru), azkenerako 8.961 sinadura eskuratu dituzte. "Erraz gainditu dugu langa hori, eta erabakitzeko daukaten eskubidea aldarrikatu dute milaka herritarrek euren sinaduraren bitartez".

Era honetan banatura dira sinadurak, herriz herri:

Zarautz: 3.153 sinadura

Azkoitia: 1. 955

Zumaia: 1.440

Getaria: 629

Orio: 615

Zestoa: 610

Errezil: 169

Aizarnazabal: 120

Zure interesekoa izan daiteke

Entrevista en Radio Euskadi al portavoz de EH Bildu en el Parlamento Vasco. habla sobre las sentencias de los perfiles lingüísticos de euskera en las instituciones vascas.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskara profilen aurkako “estrategia antolatua” eta "praktika sasimafiosoak" arbuiatu ditu Otxandianok

EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile Peio Otxandianok dio euskararen hizkuntza eskakizunen aurkako errekurtso judizialen jarioaren atzean “antolatutako bultzada bat” dagoela. Erabaki judizial horien argitan, EAJri eta PSE-EEri eskatu die Enplegu Publikoaren Legearen erreforma bat negoziatzera eser daitezela, sistema blindatzeko, eta, salatu duenez, bi alderdiek uko egin diote erreforma hori egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X