APIRILAREN 8AN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ETAren ‘armagabetze operazioak’ Baionatik kanpo egingo dituzte

Beste alde batetik, “bakearen artisauek” elkarretaratze nagusia deitu dute Baionako hiri-erdian, 15:00etan.
"Bakearen artisauak". Argazkia: EFE
"Bakearen artisauak". Argazkia: EFE

Apirilaren 8an izango den ETAren ?armagabetze egunaren? xehetasun berriak eman dituzte ostegun honetan ?bakearen artisauek?.

Gizarte zibilaren ordezkariek hedabideei igorritako ohar baten bidez jakitera eman dutenez, ETAren armagabetzea ?osoa, egiaztagarria eta egiaztatua? izango da. Ildo horretatik, prozesua burutu ahal izateko eta segurtasun neurriak betetzeko ?armagabetze operazioak? Baionatik kanpo egingo direla iragarri dute. Dena dela, momentuz ez dute esan nortzuk parte hartuko duten prozesu horretan.

Armagabetze operazio horietaz gain, ?bakearen artisauek? loturarik ez duen elkarretaratze nagusia antolatu dute ?Baionako hiri-erdian?, 15:00etan. Ekitaldi hori herritar guztiei irekita egongo da eta ?masiboa, anitza eta duina? izatea espero dute antolatzaileek. Ildo horretatik, ?gatazkaren alde guztiek pairatu dituzten sufrimenduen errespetuan? egingo dela azpimarratu dute.

Hala, ETAren armagabetze prozesua eta ?gizarte zibileko? ordezkarien eginkizuna babestea izango da elkarretaratze horren helburu nagusia.

Dena dela, ETAren ?armagabetze egunaren? harira egitarau zabala prestatu dute, eta ekitaldiak 10:30ean hasiko dira. Ordu horretatik aurrera, gatazken konponbide prozesuetan adituek hitzaldiak emango dituzte.

Prozesuaren bitartekariek azaldu dutenez, ?armagabetze egunaren? nondik norakoak oinarrizko printzipio zehatz batzuen harira prestatzen ari dira, ?euskal gatazkaren ondorioen atal guztien konponbidean (presoak, erbesteratuak, biktima, elkar-bizitza) aurrera egin ahal izateko?.

Prozesua ?gatazkaren alde eta sentsibilitate politiko guztiak errespetatzen dituen moldeetan? gauzatu behar dela adierazi dute.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, nazioarteko adituekin, euskal erakunde ezberdinetako ordezkariekin, gizarte zibileko eragileekin eta alderdi politikoetako ordezkariekin adostu dute apirilaren 8ko programa.

Halaber, egun horretan antolatu dituzten ekitaldien gastuei aurre egin ahal izateko ekarpenak egiteko aukera txertatu dute haien webgunean.

Foro Sozial Iraunkorrak prozesuaren "irakurketa" egingo du Donostian

Foro Sozial Iraunkorrak ETAren armagabetzearen prozesuaren "irakurketa" egingo du larunbat honetan, Donostian. Horrez gain, Baionan hurrengo apirilaren 8an egingo den "ekimena", euren ustez, duen "garrantzia" azpimarratuko dute.

Komunikatu batean Foro Sozial Iraunkorrak jakinarazi duenez, agerraldia 11:30ean, Donostiako Aiete Jauregian, Bakearen Etxean, izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X