ETA-ren armagabetzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizko gotzaina, Eliza bake prozesuan bitartekari izatearen alde

Gasteizko gotzaina, eliza bake prozesuan bitartekari izatearen alde
Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzaina. Argazkia: EITB
Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzaina. Argazkia: EITB

Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzainak babesa agertu die Euskal Herriko "bake prozesuak" ekarri duen "testuinguru berrian elizak egin dituen bitartekaritza lan eta ekimen bateragarri guztiei". Gainera, helburua lortzeko indarrak kendu baino gehiago batu beharra daudela iritzi dio.

Elizaldek gaurko homilian egin ditu adierazpenok, Gasteizko katedralean. Bi egun lehenago, astelehenean, Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak kritikatu egin zuen Matteo Zuppi Boloniako artzapezpikuak ETAren armagabetzean parte hartu izana.

Elizaldek gogorarazi du Arabako elizbarrutia, Gizarte Idazkaritzatik, "Bake eta adiskidetze" proiektu berri bat sustatzen ari dela, ETAk indarkeriari uko egin ondoren martxan jarri zuela.

Horren harira, garai "historiko" berria dela azpimarratu du, eta "testuinguru berrian Elizak bake prozesuari laguntzen jarraitu" nahi duela. "Ni pozten naiz, eta horregatik babesten dut Eliza bitartekaritza eta ekimen bateragarri oro", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X