'Kalera Kalera' ekimena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Preso guztiak aske uztea eskatu dute, bakea eta bizikidetza eraikitzeko

'Kalera Kalera' ekimenaren esanetan, ETAren armagabetzearen ondotik, beste gai batzuk lantzeko unea iritsi da, hala nola, oroimena, biktima guztien aitortza eta erreparazioa eta desmilitarazioa.
'Kalera Kalera' ekimenak Gernikan egin du ekitaldia. Argazkia: EiTB
'Kalera Kalera' ekimenak Gernikan egin du ekitaldia. Argazkia: EiTB

‘Kalera Kalera’ ekimenak euskal preso guztiak aske uztea ezinbestekotzat jo du, “bakea eta bizikidetza eraikitzeko”. ETA jada erakunde armagabetua dela aintzat hartuta, orain beste gai batzuk jorratu behar direla esan du, hala nola, oroimena, biktima guztien aitortza eta erreparazioa eta desmilitarizazioa.

Preso Politikoen Nazioarteko Egunean, ‘Kalera Kalera’ ekimenak ekitaldia egin du gaur goizean Gernikako Batzar-etxean, ‘Gernikatik bake eta askatasunera’ lelopean. Lore-eskaintza egin dute, espetxean dagoen euskal preso bakoitzeko krabelin gorri bana utzita.

Preso ohi ugari bildu dira bertan eta hitza Oihana Garmendiak eta Antton Lopez ‘Kubati’k hartu dute.

Bakea eta bizikidetza eraikitzeko “gatazkaren ondorioei konponbide osoa” eman behar zaiela nabarmendu dute.

Horretarako iraganari “salbuespenik gabe” begiratu behar zaiola esan dute eta, ildo horretan, gogoratu dute “alde bat armagabetuta” dagoela jada, ETAri aipu eginez.

Gatazkak “preso politikoak” eragin dituela eta preso horiek Espainiako eta Frantziako kartzelatan sakabanatuta daudela esan dute. “Euskal presoak preso politikoak dira eta izango dira, espetxeratuak izateko arrazoiak jatorri politikoa duelako”, azpimarratu dute.

Azken hamarkadetan gertatutakoa “desitxuratzeko”  eta “ezkutatzeko” asmoa dagoela ohartarazi dute. “Gertatu den guztia konpondu ez den gatazka politiko baten ondorio izan da eta gatazka horretan alde guztien jardun dute”, azaldu dute.

Horrenbestez, bakean eta bizikidetzan oinarritutako etorkizuna eraikitzeko ezinbestekotzat jo dute iraganari aurre egitea eta memoria, biktima guztien aitortza eta erreparazioa eta desmilitarizazioa bezalako gaiei heltzea.

Espetxeetara martxak

Bestalde, amnistiaren aldeko astearen 40. urteurrena dela eta, ‘Kalera Kalera’k ekimen ezberdinak antolatuko ditu maiatzaren 8tik 14ra bitartean, Errenterian, eta amaitzeko manifestazio nazionala deituko dute.

Horrez gain, maiatzaren 20an martxak antolatuko dituzte Frantziako eta Espainiako sei kartzelatara.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X