Sei hilabeteko bizi itxaropena eman diote Oier Gomez preso gasteiztarrari
Oier Gomez preso gasteiztarrak Ewing motako sarkoma du, eta horrek metastasiak eragin dizkio buruan eta pelbisean. Bere azken mediku txostenaren arabera, oso larri dago eta sei hilabeteko bizi itxaropena du, gutxi gorabehera. Hala jakinarazi du gaur, hedabideen aurrean, Oiertxo SOS plataformak, Baionan egin duen agerraldian.
Frantzian ari da espetxe zigorra betetzen Gomez, eta haren zigorra eteteko eskaria aztertuko dute apirilaren 19an Parisen egingo den saio batean. Oiertxo SOS plataformak, Sarek, Bagoazek eta Etxeratek mobilizazioak deitu dituzte, eta presoa berehala askatzeko deia egin dute.
Besteak beste, apirilaren 22rako 'Elkartasun Eguna' deitu du Oiertxo SOS taldeak, Gasteizen.
Frantziako Gobernuari eskaria
Sortu alderdia Frantziako Gobernuari zuzendu zaio, Oier Gomez "berehala aske uzteko" eskatuz. Ezker abertzaleko alderdiak agiri baten bidez azaldu duenez, aspalditik behar zuen etxean preso arabarrak. Presoaren sufrimendua muturreraino, "heriotzaren atariraino", eramatea egotzi dio Frantziako Gobernuari.
Bakerako eta elkarbizitzarako zabaldu berri den "agertoki berri honetan", Espainiako eta Frantziako gobernuek euren jarrerak aldatu eta pausoak ematea beharrezkoa dela gaineratu du Sortuk.
Zure interesekoa izan daiteke
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri