18:00etan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sortuk ustelkeria salatu du PPren egoitzen aurrean

Sorturen hitzetan, EAJk 'ustelkeriaren alderdiaren' aurrekontuak babestea 'immorala' litzateke. Elkarretaratzeak hiriburuetan izan dira.
"Lotsa" leloa, PPren Gasteizko egoitzaren aurrean. Argazkia: Efe
"Lotsa" leloa, PPren Gasteizko egoitzaren aurrean. Argazkia: Efe

Sortuk deituta elkarretaratzeak egin dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan PPk dituen egoitzen aurrean, alderdi espainiarraren eta Estatuaren ustelkeria salatzeko, EAJren jarrera kritikatzeko, Espainiako Gobernuaren aurrekontuei "bide emateagatik", eta "jendea zainduko duen Estatu propio zintzoa" aldarrikatzeko.

Dozenaka lagun elkartu dira lau elkarretaratzeetan, eta "lotsa" leloa zuten pankartez gain, 'Aita jauna'ren soinu bandaren musika jarri dute.

'Ustelkeria arazo estrukturala da'

Sortuko eledunak esan zuenez, Espainiako "klase politiko osoa" dago ustelkerian murgilduta. "Herri honetan oraindik ez dago benetako demokraziarik", esan du.

Azken asteotan Madrilen lehertutako ustelkeria kasuak "icebergaren punta" baino ez direla nabarmendu du Rodrigezek. Elite politikoak azken 40 urteotan egin duen "harrapaketa sistematikoaren" adibide txiki bat baino ez da Madrilgoa, Sorturen arabera.

Espainiako Gobernua "guztia pribatizatzen eta murrizten" ari dela ere esan du.  Diru publikoa "euren poltsikoak eta lagunenak betetzeko" erabiltzea egotzi die ezker abertzaleko kideak Alderdi Popularreko buruzagiei.

Ustelkeria ez da alderdi bakar baten arazoa, Sorturen iritzian: "Espainia osoaren arazo estrukturala da. Espainia goitik behera dago ustelduta".

EAJri kritikak

Estatuko aurrekontuak adosteko EAJren eta PPren arteko negoziazioaz galdetuta, Rodrigezek esan zuen oso larria litzakeela jeltzaleek "alderdi ustelaren" proposamena babestea.

"Leporaino ustelduta" dagoen alderdi batekin akordioa lortzea "immorala" litzatekeela gaineratu zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X