Memoria historikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frankismoko polizien aurkako lehen banako kereila aurkeztu du biktima batek

Luis Suarez-Carreño errepresaliatuak auzitara eraman ditu 1973an atxilotu eta torturatu zuten hiru polizia, tartean Juan Antonio Gonzalez Pacheco 'Billy el Niño'.
Suarez-Carreño errepresaliatua. EFE
Suarez-Carreño errepresaliatua, gaur aurkeztutako kereilarekin. EFE

Luis Suarez-Carreño Liga Komunista Iraultzailearen kide ohi eta errepresaliatuak kereila aurkeztu du 1970ean eta 1973an atxilotu eta torturatu zuten Francoren Brigada Politiko Sozialeko polizien kontra, gizateriaren kontrako delitua egotzita. Espainiako Estatuan banako batek aurkeztutako lehen kereila da.

Atxilotu zuten bi aldietan "erasoak eta indarkeria" jasan zituen Suarez-Carreñok, kereilan jaso duenez. 1973ko atxiloketa jaso du zabalen, eta hiru polizia zehatzen kontra egin du: Juan Antonio Gonzalez Pacheco 'Billy el Niño', Manuel Gomez Sandoval, Tomas Nieto Berrocal polizia inspektore frankistak.

Suarez-Carreñoren esanetan, "torturak sistematikoki egiteko errutina zuen brigada hark, batez ere ikerketarako informazioa lortzeko, baina batzuetan erregimenaren kontra zegoen edozein atxilo zezaketen, beldurra sortzeko asmoarekin".

Torturak frogatzeko —eta gertakariak gizateriaren kontrako delitutzat jo daitezen— Espainiako artxibategian bildutako "informazio ugari" eta lau adituk egindako txostena jaso dituzte kereilan. Suarez-Carreñok aitortu duenez, ordea, 1970eko atxiloketaren inguruko daturik eta torturatzaileen identifikaziorik ezin izan du lortu.

Iruñeko eta Gasteizko udalek frankismoko hilketen kontrako kereilak aurkeztu dituzte, baina hau da Estatuan banako batek aurkezten duen lehena. Madrilgo Plaza de Castilla epaitegietan aurkeztu du Suarez-Carreñok.

Fiskaltzak hiru eguneko epea du kereila tramitera onartzen duen erabakitzeko.

billy el niño audiencia nacional EFE

Gonzalez Pacheco 'Billy el Niño', 2014an bere kontra egindako epaiketan. EFE

"Epaitegiak ausartak izan behar dira"

Suarez-Carreñok eta bere abokatuek uste dute Fiskaltzak tramitera onartuko duela, salatutakoak gizateriaren kontrako krimenak direlako. Nazioarteko zuzenbidearen arabera, mota honetako delituek ez dute preskribatzen. Gainera, argudiatu dutenez, "salaketa oso zehatza da, eta ekintza zehatzak jasotzen ditu".

Suarez-Carreñoren ustez, kereila onartuta, "duintasuna berreskuratu eta akastuna den demokrazia hau onbideratu ahalko da".

Abokatuek azpimarratu dutenez, Estatuak gizateriaren kontrako delitu hauek ikertu behar ditu, "ezinbestean", eta hala egingo duten itxaropena azaldu dute. "Ausartak izan behar dira eta urte luzez mantendutako inpunitateari amaiera eman ahalko zaio", erantsi dute.

Kereila Espainiako Estatuan aurkezteak estrategia aldaketa ez dakarrela argitu dute abokatuek. Izan ere, Frankismoko krimenak ikertzeko kereila dago aurkeztuta Argentinan (Maria Servini epaileak abiatutakoa).

Ez da lehen aldia Frankismoko biktimek 'Billy el Niño' inspektorearen kontra jotzen dutena. Servinik haren estradizioa eskatu zuen, baina Auzitegi Nazionalak 2014an ukatu zuen, delituak preskribatuta zeudela argudiatuta.

 

Zure interesekoa izan daiteke

joseba asiron
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Asironen esan du Aranzadiko etxegabetuei Udalak "behin behineko" irtenbidea eman ahal diela bakarrik

Joseba Asiron Iruñeko alkateak Aranzadiko eraikina hustea beharrezkoa zela defendatu du, arrazoi humanitarioak eta segurtasun arrazoiak direla eta. Ziurtatu du aterperik gabe geratu diren 98 pertsonen kasuak banan-banan aztertzen ari direla,  behin behineko irtenbidea emateko. Udalak behin betiko irtenbiderik ezin duela eskaini esan du, ez duelako horretarako eskumenik. "Irtenbidea erregularizazioa da".   

ministro del Interior Fernando Grande Marlaska sesión de control
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marlaskak esan du espazio publikoetan arma zurien erabilerari aurre egiteko neurriak "ahalik eta lasterren" hartuko dituela

Pasa den martxoaren 27an aldebiko batzordean arma zuriak eramateari buruzko zigor araubidea zorroztea eta indartzea adostu zuten Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak. Ildo horretan, arazoari "modu egoki eta koordinatuan" heltzeko lege erreformak egitearen eta gizartea sentsibilizatzearen beharra azpimarratu du Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Voxen diputatu bat Kongresuko Osoko Bilkuratik kanporatu egin dute, Presidentetzako kideei aurre egiteagatik

Voxen Konstituzio Batzordearen bozeramaileak, José María Sánchez Garcíak, Kongresuko presidenteordeari eta letratu bati aurre egin die astearte honetan. Hainbat aldiz abisu eman diote, eta, azkenean, kanporatu egin dute. Sánchez García kexu zen ERCren diputatu batek, Jordi Salvadorrek, irain larriak egin zizkiola, hala nola “hiltzailea”, “ezjakina” eta “kriminala” esanez.

EIBAR (GIPUZKOA), 14/04/2026.- El ministro de Derechos Sociales, Consumo y Agenda 2030, Pablo Bustinduy (2i); el secretario de Estado de Memoria Democrática, Fernando Martínez (d); la viceconsejera vasca de Derechos Humanos, Memoria y Convivencia, Arritxu Marañón; y el alcalde de Jon Iraola (2d); han participado este martes en la celebración del reciente reconocimiento de Eibar como Lugar de Memoria Democrática a la conmemoración anual del Día de la II República, que cobra especial significación en esta localidad guipuzcoana como primera población española en la que proclamó este hito histórico. EFE/Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gerren aurkako eta askatasunaren aldeko deiak Eibartik, gaur Memoria Demokratikoaren Leku izendatua

Unzaga plazan, udaletxea dagoen lekuan eta duela 95 urte Alfonso XIII.aren plazaren ordez Errepublika plaza izendatu zuten lekuan, ekitaldia egin dute gaur, Espainiako Gobernuak Eibar Memoria Demokratikoaren Leku izendatu duela egiaztatzen duen plaka agerian uzteko. Herritar ugariz gain, bertan izan dira erakundeetako ordezkariak, tartean Pablo Bustinduy Eskubide Sozialen, Kontsumoaren eta 2039 Agendaren ministroa. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X