Legezko bideak jorratuta, herritarren babesa bilatuko du EPPK-k
"Askatasuna eskuratzeko asmoz", Euskal Herriko herritarrekin "legezko bidea" partekatzeko asmoa erakutsi du EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak, larunbat honetan Naiz kazeta digitalak aurreratu duenez. EPPKren agiria, osorik, igande honetan argitaratu du Gara egunkariak.
Barne-eztabaidaren fase berria osatu du EPPK-k, eta horren ondorioak islatu ditu ondorioen dokumentuan. "330 presoren egoerari irtenbidea" bilatzeko jorratu behar diren legezko bideak zehazten ditu agiri horrek.
Helburua ''kolektiboa bera murriztea'' da, eta ''kartzelak husteko bidean emandako urrats oro'' ontzat emango luke EPPK-k: ''Ontzat emango genuke batze oro, hurbiltze oro eta kaleratze oro; batzea partziala izanda ere, hurbiltzea Euskal Herriratzea ez izanda ere, kaleratzea behin betikoa ez izanda ere''.
Presoek euren egoera juridikoaren berri emango diete herritarrei, gero urratsak egiteko, haien babesa lortzeko eta prozesua partekatzeko. Lehenik, euren abokatuekin jorratu beharreko legezko bide indibidualak aztertuko dituzte (txosten juridiko batean jasoko dituztenak); geroago, emango dituzten urratsak aukeratu; eta, azkenik, herritarren eta EPPK kolektiboaren babesa bilatuko dute.
Legezko bide desberdinak
Agirian adierazi dutenez, ''ildo juridikoa eta kartzelaren erasoen aurrean eman beharreko erantzunak nola uztartu izan da kezka nagusienetakoa, baina baita ere ildo juridikoan sakontzerakoan kide bakoitza kartzela agintarien xantaiaren menpe geratzeko arriskua edota Kolektiboaren sailkapen berriak egiteko aukera berriei atea irekitzearena''.
''Preso bakoitzaren egoera juridikoaren arabera ildo juridikoan aukera desberdinak egongo dira. Norbera izango da ildo juridikoak eskaintzen dituen aukera horiei heltzea edo ez erabakiko duena, preso bakoitzak erabakiko du egin daitezkeen eskaera edo bide legal ezberdinei heltzea edo ez heltzea (errendentzioak, kartzela destinoak, graduen aldaketa, baimenak, baldintzapeko askatasuna, etab), eta bide horretan ondorenean zehazten den prozeduraren arabera EPPKren babesa eta laguntza izango du kide horrek''.
Preso bakoitza bere txosten juridikoaz jabetuko da, eta txosten juridiko horren azterketa burutuko du EPPK-k legelarien laguntzaz, gaur egungo legediaren arabera zer nolako aukerak egon daitezkeen jakiteko. Bakoitzaren txosten juridiko eta penal hori osatu ostean, ''lehenik kolektiboaren zuzendaritzari ezagutaraziko diogu eta, ondoren, herritarrei, herrietan jakin dezaten zein den gure egoera eta zeri egin behar diogun aurre denon artean''.
Ondoren, ''preso bakoitzaren esku egongo da zer nolako urratsa egingo duen erabakitzea. Norberak bere batzarrari egin asmo dituen izapideen berri emango dio Kolektiboaren oniritzia eta babesa jasotzeko'', adierazi dute.
Malgutasuna
Gainera, "torturen bidez lortutako deklarazioetan oinarritutako auziak berrikusteko" eskatu du EPPK-k. Horren iritzian, prozesua "atzeraezina da, eta malgutasuna eskatzen du". Preso guztiak kaleratzea aldarrikatzen du EPPK-k agirian. ''Gure espetxeratzeak irauten duen egun bakoitzak gatazka elikatzen du, konponbidea urruntzen du. Guztion kaleratzea izanik gure iparra, gaur egun bizi dugun deserriratzea eta sakabanaketarekin amaitzeko erreferentzia gisa, Estatu espainiarrari begira Zaballako kartzelan eta Estatu frantsesari begira Mont de Marsanekoan berbatzea aldarrikatuko dugu''.
Helburua ''kolektiboa bera murriztea'' da, eta ''kartzelak husteko bidean emandako urrats oro'' ontzat emango luke EPPK-k, beti ere, ''kidegoaren adostasunez eta herritarren laguntzarekin. Beraz, kartzelak husteko prozesu baten baitan kokatuta egotekotan, hau da, soilik guztion kaleratzea helmuga duen prozesu dinamiko baten baitan, ontzat emango genuke batze oro, hurbiltze oro eta kaleratze oro; batzea partziala izanda ere, hurbiltzea Euskal Herriratzea ez izanda ere, kaleratzea behin betikoa ez izanda ere''.
EPPK-k argi utzi nahi izan du ''gure militante izatearen aurka doazen eskabide politikorik edota politikoki askapen prozesuari kalte egiteko erabili daitezkeen urratsik'' ez dutela onartuko: ''Inork ez diezagula eska ez damu politikorik ez beste kideen zigorra luzatzeko edo espetxeratzeko kolaboraziorik. Konfrontazio armatuaren aldia itxi nahi da Euskal Herrian, eta, etorkizunerako aukera honekin ados egonik, inork ez diezagula eska gure ideiei eta gure helburu politikoei uko egitea. Kasu guztietan, Kolektiboaren eta herritarren babesa eta laguntza bilatuko dugu, ibilbidean zer nolako oztopoak jartzen dizkiguten jakinaren gainean egon daitezen''.
EPPK-ren esanetan, ''prozesu independentista abian jartzeak preso politikoon izaera eta funtzioa aldatuko du, nabarmenduko delarik Euskal Herriaren independentzia prozesua oztopatzeko bahitu politiko gisa atxikitzen gaituztela Estatuek''.
Zuzendaritza berria
Azkenik, agirian jaso dute presoen kolektiboak zuzendaritza berria aukeratuko duela urrian, eta zuzendaritza berri horrek lotura zuzena izango duela ezker abertzalearekin eta independentziaren alde lan egiten duten euskal elkarteekin. ''EPPKren binkulazio politiko zuzena ezker abertzalearekin izango da'', baina ''kolektibo gisa bere ahots propioa izango du dagozkion gaietan''.
kion gaietan''.Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.