Erreferendumaren lege proposamena erregistratu dute JxSi eta CUP taldeek
JxSi eta CUP taldeek gaur erregistratu dute urriaren 1eko erreferendumaren lege proposamena Kataluniako Parlamentuan: independentziari buruzko galdeketa deitzeko, antolatzeko eta egiteko legea da.
Hain zuzen, oporrak hartu aurreko azken lanegunean erregistratu dute legea. Abuztuaren 16an hasiko dira berriro lanean Kataluniako ganberan. Legea erregistratzeak ez du berez ondorio zuzenik, harik eta Parlamentuko Mahaia arau hori tramitatzen hasi arte. Beraz, aurreikuspenen arabera, oporren ondoren hasiko dira legea onartzeko pausoak ematen.
Kataluniako ganberak onartu berri duen araudiaren erreformaren arabera, talde independentistek egun bakar batean onartu dezakete legea. Irailaren 6rako dago deituta legealdi honetako hurrengo osoko bilkura, baina araudiaren arabera, gehiengoa duten taldeek ahalmena dute beharrezkoa irizten diotenean bilkura bat deitzeko.
Bestalde, trantsizio juridikorako legea abuztuaren amaieran aurkeztuko dute JxSi eta CUP taldeek, hasiera batean uztailaren amaieran aurkeztekoak baziren ere.
'Aurrera jarraitzeko konpromisoarekin'
Erregistroaren ostean, Parlamentuan emandako prentsaurreakoan, Lluis Corominas JXSiko presidenteak nabarmendu du lege hori "ezohiko premiaz" izapidetu nahi dutela. Halaber, lege proposamenaren erregistroa Espainiako Gobernuaren azken aurkaratzearen ?erantzuna? dela azaldu du, eta honako hau gaineratu du: "Aurrera jarraitzeko konpromisoarekin gaude; Katalunian demokrazia ez du geldituko ez Rajoyk ezta Auzitegi Konstituzionalak ere".
Corominasek azpimarratu duenez, legediaren erreformak hartzen duen irakurketa bakarra parlamentu autonomikoek eta Diputatuen Kongresuak duten aukera bat da, beraz, Katalunian bertan behera utziz gero, beste ganberetan ere hala egin beharko lukete.
Testuinguru honetan, Gobernuak Konstituzionalari egindako errekurtsoak ez duela ?oinarri juridikorik? nabarmendu du, eta Mariano Rajoyren Gobernuak araudiaren aldaketa ?Kataluniako Parlamentutik datorrelako? bakarrik aurkaratu duela.
Erreferendumaren legea bi talde independistetako diputatu guztiek sinatu dutela azpimarratu du, Mahaiko kideek izan ezik (Carme Forcadell, Lluís Guinó, Anna Sime eta Ramona Barrufet, JxSikoak), haien ?inpartzialtasuna? babesteko.
Espainiako Gobernuaren Errekurtsoa
Kataluniako Parlamentuaren Araudiaren erreformaren aurkako helegitea aztertzeko batzartuko da gaur Auzitegi Konstituzionalaren osoko bilkura.
Urriaren 1ean Katalunian izango den erreferendumerako bidea prestatzea du helburu erreforma horrek. Gauzak horrela, Juan Jose Rivas auzitegiko presidenteak magistratuak deitu ditu 17:30etarako; Espainiako Gobernuak aurkeztutako helegitea onartu ala ez erabakiko dute.
Kataluniako PPren eta Ciudadanosen errekurtsoa
Rajoyren Gobernuak aurkeztutako errekurtso horri beste bat gaineratu behar zaio: gaur goizean Kataluniako PP (PPC) eta Ciudadanos alderdiek modu bateratuan aurkeztu dutena. Izan ere, euren aburuz, aipatu araudiaren erreformaren bidez, erreferenduma defendatzen duten alderdiak "iruzur" egiten, jokoaren arauak aldatzen eta oposizioa "isilarazten" saiatzen ari dira.
PPCko Andrea Levy diputatuak eta Ciudadanoseko Lorena Roldanek aurkeztu dute errekurtso bateratu hori. Hala egingo zutela iragarri zuten joan zen astean, Kataluniako Parlamentuak, deskonexiorako legeen onarpena bermatze aldera, erreforma espres hori egitea onartu ostean.
"Oposizioa isilarazi nahi dute eta ez dute lortuko", adierazi du Andrea LEvyk kazetarien aurrean helegitea aurkeztu eta gero. Ohartarazi duenez, beharrezkoak diren "errekurtso demokratiko guztiak" aurkeztuko dituzte, "independentistek euren legea ezar ez dezaten".
Lorena Roldan ere era berean mintzatu da. Bere esanetan, "oposizioa isiltzeko asmoa duen mozal erreforma" bat da, nahiz eta oposizio horrek "Junts Pel Sí eta CUP alderdiek lortu zituzten botoak baino gehiago dituen".
Levy eta Roldan batera sartu dira Auzitegi Gorenean helegitea aurkezteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzea eta 1.000 agente gutxienez izatea eskatu du
Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.