Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fiskaltzak Kataluniako Gobernuko kideen kontrako kereila aurkeztuko du

Parlamentuko Mahaiaren kontra beste bat aurkeztuko dutela iragarri zuten atzo.
Kataluniako Gobernua. EFE
Kataluniako Gobernuko kide guztiak, erreferenduma deitu osteko ekitaldian. EFE

Jose Manuel Maza Estatuko fiskal nagusiak iragarri duenez, Carles Puigdemont Generalitateko presidentearen eta Kataluniako Gobernuko kontseilari guztien kontrako kereila aurkeztuko du urriaren 1eko erreferenduma deitzeagatik.

Atzo beste kereila bat iragarri zuen fiskalak erreferendumaren lege-proposamena onartzeagatik, proposamena sinatu zuten Parlamentuko Mahaiko kideen kontra, azkena.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X