Zigor Kodea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zer da sedizioa eta zeintzuk dira horren ondorioak?

"Indarkeria erabiliz edo arauetatik kanpo, Legediaren aplikazioa edo agintarien, erakunde ofizialen edo funtzionarioen agintea eragozteko publikoki altxatu" diren pertsonei aplikatzen zaie delitua.
18:00 - 20:00
Zer da sedizio delitua?

Sedizioa "indarkeria erabiliz edo arauetatik kanpo, indarrean dagoen Legediaren aplikazioa edo agintarien, erakunde ofizialen edo funtzionarioen agintea eragozteko publikoki altxatu diren pertsonak" zigortzen dituen delitua da.

Zigor Kodearen 545. artikuluaren arabera, "sedizioa sustatu, babestu edo zuzendu dutenak edo egile nagusitzat agertzen direnak zortzi eta hamar urte arteko kartzela-zigorra jasoko dute, eta 10 eta 15 artekoa agintaritzarik balute. Bi kasuetan, gainera, erabateko gaitasungabetzea ezarriko zaie, aldi berean".

Halere, araudia dioenez, sedizioak "agintari publikoen lana modu larrian oztopatu ez badu, eta Legeak larritzat jotzen duen beste deliturik eragin ez badu", epaileek gradu batean edo bitan adindu lezakete zigorra.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X