Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rajoy, 155. artikuluaz: 'Ez dut ezer baztertzen, dena bere garaian'

Espainiako Gobernuko presidenteak esan du galaraziko dutela "edozein independentzia aldarrikapen zeozertan gauzatzea".
RAJOY EFE
RAJOY EFE

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak asteburu honetan esan du ez duela baztertzen Konstituzioaren 155. artikulua aplikatzea, baina neurri hau edo salbuespen egoerari lortutako beste neurririk jorratu baino lehen hitz egin behar duela beste indar politiko batzuekin. Horri lotuta, Rajoyk esan du "elkarrizketa nahiko iraunkorra" ari dela izaten PSOE eta Ciudadanos alderdiekin.

"Egokiena litzateke neurri drastikorik hartu behar ez izatea, baina horretarako zuzenketak egon beharko lirateke, esan du El País egunkarian kaleratutako elkarrizketa batean.

Espainiako presidenteak azpimarratu du "Espainia ez dela zatituko" eta "batasun nazionala mantenduko dela". "Legediak gure esku jartzen dituen instrumentu guztiak erabiliko ditugu. Gobernuari dagokio erabakia hartzea unerik egokienean. Jende askori entzun diogu. Uste dut badakigula zer pentsatzen duten espainolek. Jakin behar dute Gobernuak badakiela zer egin behar duen", azpimarratu du.

"Gauza bat esan nahi dut argi eta garbi: Independentzia aldarrikapenaren mehatxua desagertzen ez den bitartean, oso zaila izango da Gobernuak neurririk ez hartzea". "Legalitatera itzultzen ez den bitartean, nik ez dut negoziatuko", esan du. Espainiako Gobernuko presidenteak esan du galaraziko dutela ‘’edozein independentzia aldarrikapen edozertan gauzatzea” eta "Espainia Espainia izaten jarraituko duela, urte askotan".

Mossoen jarrera

Urriaren 1ean Mossoek izandako jarreraz galdetuta, Rajoyk esan du bai Mossoak eta baita Polizia Nazionala eta Guardia Zibila ere epaileen agindupean zeudela Katalunian. Eurek dira erabaki behar dutenak behar bezala jardun zuten ala ez, Mariano Rajoyren esanetan. Halaber, baieztatu egin du ‘’gauzak normaltasunera itzuli arte” izango direla Guardia Zibilaren agenteak Katalunian.

Hauteskundeak aurreratzea eta Konstituzioaren erreforma

Kataluniak bizi duen egoeraren aurrean, Rajoyk ziurtatu du ez duela ‘’inolako” asmorik hauteskunde orokorrak aurreratzeko. Halaber, uste du ez dela une egokia Konstituzioaren balizko erreforma baten inguruan hitz egiteko. “Etorkizunean gauza askoren inguruan hitz egin ahalko da. Baina esan dezakedana da ez diedala hainbat gauzari uko egingo, tartean subiranotasun nazionalari eta batasun nazionalari. Hitz egin daiteke; badago jada Kongresuan Batzorde bat. Baina hori dena etorkizunerako da, eta egunotako desafioarekin zerikusirik ez duen bitartean

duen bitartean

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X