Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Puigdemontek ez du aurreikusten Kataluniako hauteskundeak deitzea

Hala eman dute jakitera Generalitatearen iturriek: oraingoz, behintzat, baztertuta dagoela. ERCk eta CUPek ere gauza bera diote.
Puigdemont, Turull kontseilariarekin. Argazkia: EFE.
Puigdemont, Turull kontseilariarekin. Argazkia: EFE.

Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak ez du aurreikusten, oraingoz behintzat, hauteskundeak deitzea Katalunian. Hala eman diote jakitera Eferi Kataluniako Gobernuaren iturriek; izan ere, Moncloatik ohartarazi dute hauteskundeek 155. artikuluaren aplikazioa saihestu ahal izango luketela.

Espainiako Gobernuaren iturriek iradoki dutenez, Puigdemontek 155. artikuluak dakartzan neurriak aplikatzea eragozteko aukera izango luke, aurreratutako hauteskundeak deituko balitu, eta independentzia aldarrikatuko ez balu; 155. artikuluak autonomia bertan behera uztea aurreikusten du, besteak beste.

Hauteskundeak deitzearekin batera, hortaz, Moncloako iturrien arabera, Generalitat legaltasunera buelta liteke; hori bai, aldi berean baieztatuko balitz independentzia ez dela aldarrikatu.

Generalitateak, baina, argi utzi du ez duela hori aurreikusten, oraingoz: "Hasiera batean, ez", esan diote Eferi Kataluniako Gobernuaren iturriek.

Osteguneko 10:00etara arte du Puigdemontek Espainiako Gobernuak egin dion errekerimenduari erantzuna emateko, esateko independentzia aldarrikatu duen ala ez; erantzungo ez balu, era anbiguo batean egingo balu, edo aldarrikatu duela baieztatuko balu, Mariano Rajoyren Gobernuak Senatuak onartzekoak izango liratekeen 155.ari dagozkion neurriak proposatuko lituzke.

Romeva, Forn, ERC eta CUP ere, deialdiaren aurka

Kataluniako Gobernuko bi kidek, Raul Romeva Kanpoko Arazoetarako kontseilariak eta Joaquim Forn Barne kontseilariak, erantzun irmoa eman dute, balizko hauteskunde-deialdiaren gainean galdetu dietenean. Romevak esan du hauteskundeak "ez direla aukera bat", eta "ez daudela aurreikuspenetan"; Fornek, bitartean, berretsi du "elkarrizketaren aldeko apustua" egin dutela ("azken egunotan esan dugu, eta behar beste aldiz errepikatuko dugu"), eta horixe dela, hain zuzen, ikusten duten aukera bakarra.

ERCk ere errefusatu du Kataluniako hauteskundeen balizko deialdia; izan ere, "herriarentzako egoera galtzailea izango litzateke". Sergi Sabria bozeramaileak esan du ez dutela behar "alderdien agindurik. Agindu demokratikoa badugu, eta urriaren 1eko erreferenduma da".

CUPetik, Mireia Boyak (Kataluniako Parlamentuan alderdiak duen taldeko presidentea da) hauxe esan dio Puigdemonti: konstituziogileak ez diren hauteskundeak deituko balitu, "bi milioi herritarrek baino gehiagok urriaren 1ean emandako aginduari egingo lioke traizioa". CUPek gogorarazi du hautesle horiek guztiek independentziaren aldeko botoa eman zutela.

Boyaren iritziz, independentzia aldarrikatuta egon beharko litzateke, "era argi, solemne eta garbi batean; hala eskatu dute bi milioi botok, erreferendumean": "Independentziaren etena bertan behera uzteko garaia da", esan du; izan ere, Kataluniako presidenteak eten egin zuen independentzia hilaren 10ean, gatazkan bitartekaritza bilatzea xede.

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X