Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PPren Gobernua eta PSOE ez daude ados 155aren inguruan, bozak deituz gero

Espainiako Gobernuaren ustez, hauteskundeak deitzea ez da nahikoa 155a geldiarazteko. PSOEk, berriz, uste du DUIrik gabe eta bozak deituta, posible dela.
Rafael Catala. EFE
Catala, kazetarien galderei erantzuten. EFE

Espainiako Gobernuak eta PSOEk iritzi ezberdinak dituzte Espainiako Konstituzioaren 155. artikuluaren aplikazioaren inguruan, baldin eta Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak hauteskundeak deitzen baditu. Rajoyren Gobernuaren ustez, dagoeneko ez da nahikoa hauteskundeak deitzea 155. artikuluaren aplikazioa geldiarazteko. PSOEren esanetan, ostera, independentzia deklaraziorik (DUI) gabe eta bozak deituta 155a geldiarazi beharko litzateke.

PSOEk astearten honetan berretsi duenez, Puigdemontek legedia errespetatuz Katalunian hauteskundeak deitzen baditu eta independentzia deklaraziorik egingo ez balu 155. artikuluaren aplikazioa geldiarazi egin beharko litzateke.

Bozeramaileen Batzordearen ostean, Margarita Robles PSOEk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak sozialisten jarrera azaldu du. "Konstituzionaren eta egungo legediaren barruan hauteskundeak deitzen badira, ez legoke arrazoirik Konstituzioaren 155. artikulua martxan jartzeko, zeina Senatuak onartzen duenean bakarrik jarriko da martxan", nabarmendu du.

Roblesen esanetan, horixe bera esan zion Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeari irrati bidez berarekin izan zuen elkarrizketan. Gaineratu duenez, PSOEk tesi hori bera defendatzen du.

PPk Puigdemonti: 'Hauteskundeak deituta bakarrik ez dira gauzak konpontzen'

Katalunian hauteskundeak deituta ere, ez da nahikoa, Alderdi Popularraren iritzian. Rafael Catala Espainiako Justizia ministroaren ustez, "positiboa" da Carles Puigdemont Senatura joatea, baina ohartarazi du hauteskundeak deitzea ez dela nahikoa. "Gauzak ez dira horrekin bakarrik konponduko", erantsi du.

"Hitz egin ezean, arazoak ez dira konpontzen", esan du Catalak Radio Nacional irrati katean egin dioten elkarrizketan.

Puigdemontek "Konstituzioaren eta legeen araberako konponbideak" proposatzea nahiko luke Catalak. Hori egin beharrean, independentziaren inguruan dituen asmoei eusten badie, "zoritxarrez Espainiako Gobernuak onartutako neurri sorta aplikatu beste erremediorik ez dugu izango", hau da, Katalunian Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua ezartzea.

Catalaren aburuz, hauteskunde autonomikoak deitu eta harago joan beharko luke Puigdemontek: urriaren 10ean independentzia aldarrikatu ez zuela baieztatu eta legea eta Konstituzioa betetzeko konpromisoa hartu beharko luke.

Independentzia aldarrikatuz gero, Puigdemont kartzelara joango den galdetuta, ministroa zuhur azaldu da. "Ez dugu ezer aurreratu behar; zigor handi bati buruz ari gara, ur handiak dira horiek", nabarmendu du.

Maroto: 'Garaiz dabil Puigdemont'

Ildo beretik mintzatu da Javier Maroto PPko Politika Sozial eta Ekintza Sektorialeko idazkariordea ere. Horren arabera, Espainiako Gobernuak 155.a aplikatzea geldiarazteko "Puigdemontek orain arteko jarrerari eta hitzei buelta eman beharko lieke, garaiz dabil horretarako".

Marotoren esanetan, Puigdemontek "askotan" aipatzen du elkarrizketa, baina gero "kontrakoa egiten du". "Presidenteen goi bilera egin zenean aulkia hutsik utzi zuen, eta, Tardak aurreratu duenez, Konstituzioaren erreforma eztabaidatzen dugunean ere aulkia hutsik utziko dute", salatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X