EUSKAL AURREKONTUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aurrekontuen eztabaidan Katalunia 'ez erabiltzeko' eskatu du Mendiak

PSEko idazkari nagusiak ardura eskatu die Eusko Legebiltzarreko alderdi guztiei, ez dezatela "Katalunia aitzakia gisa erabili" aurrekontuak ez babesteko, "herritarren bizi kalitatea dago jokoan".
18:00 - 20:00
Mendia: 'Hauteskundeak dira Katalunian elkarbizitza berreskuratzeko modua''

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak ardura eskatu die Eusko Legebiltzarra osatzen duten alderdi politiko guztiei eta esan die ez dezatela Katalunia erabili "aitzakia" gisa, euskal aurrekontuak babesteko edo hobetzeko, "izan ere, herritarren bizi kalitatea hobetzea dago jokoan".

Buruzagi sozialisten iritziz, "ez esteladak ezta banderek ere ez lituzkete herritarren eguneroko buruhausteak estali behar"."Horregatik, egunero oposizioko beste taldeek Legebiltzarrean onartzen dituen politikietan, guztiak isla izan behar du Aurrekontuetan” gaineratu du.

Eibarren izan da gaur goizean Mendia, Herriko Etxearen 100. urteurrena dela eta. Berarekin izan da, besteak beste, Eneko Andueza Gipuzkoako PSEko idazkari nagusia.

Komunikabideen aurrean egindako adierazpenetan, buruzagi sozialistak berretsi du kataluniako lagunei babesa emango dietela, eta ez bakarrik hauteskunde kanpainan, baita "guk ere gure egiten dugun borroka batean, Konstituzioaren erreformarenean, alegia. Elkarrekin bizitzen jarraitzea ahalbidetuko digun elkarbizitza akordien bila jarraituko dugu".

"Horixe da, hain zuzen ere, hemen, Euskadin, egin duguna, eta Kataluniara begiratzen dudan bakoitzean izugarri pozten naiz euskal sozialistok euskal instituzioen egonkortasuna babesteko bere garaian hartu genuen erabakiarekin.

Horregatik, harritu egiten du batzuk "inbidiaz" begiratzea Katalunian gertatzen ari denari: "Han irekitzen ari diren zauriak hamarkadak edo belaunaldiak beharko dituzte osatzeko".

"Hori ez du nahi Euskadirentzat. Hemen izugarri sufritu dugu azken 50 urteetan eta orain bake eta elkarbizitza unean gaude. Hango eskenatokitik ihes egin behar da" defendatu du. Irtenbide gisa, berak nahiz Iñigo Urkulluk eta Andoni Ortuzarrek hauteskundeak direla "aukera bakarra" uste dutela esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X