Herri-galdeketak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gure Esku Dagoren azaroaren 5eko galdeketen emaitzak, herriz herri

160.853 pertsona zeuden deituta botoa ematera, eta 21.027 herritarrek eman dute botoa (% 13,05).
GEDren azaroak 5eko herri-galdeketen emaitzak. Argazkia: GED Flickr
GEDren azaroak 5eko herri-galdeketen emaitzak. Argazkia: GED Flickr

21.027 lagunek eman dute botoa igande honetan Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubidearen alde antolatutako galdeketetan. Bizkaiko eta Gipuzkoako 13 udalerritan bizi diren 16 urtetik gorako 160.853 biztanlek zuten bozkatzeko aukera, eta horien % 13,07k eman dute botoa.

Andoain, Areatza, Atxondo, Beizama, Berango, Erandio, Elantxobe, Galdakao, Getxo, Mundaka, Ibarrangelu, Leioa eta Otxandio udalerrietan egin dute oraingoan galdeketa.

Hona hemen udalerri bakoitzetako emaitzak:

Andoain: Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?

Bozka zezaketenak: 12.306

Bozkatu dutenak: 2.034

Parte-hartzea: % 16,5

Bai: % 91,99

Ez: % 6,24

Zuriak: % 1,62

Baliogabeak: % 0,15

Areatza: Euskal estatu burujabe bateko hiritarra izan gure dozu?

Bozka zezaketenak: 1.021

Bozkatu dutenak: 463

Parte-hartzea: % 45,35

Bai: % 90,28

Ez: % 5,83

Zuriak: % 1,08

Baliogabeak: % 2,81

Atxondo: Euskal Herri independente bateko herritarra izan nahi duzu?

Bozka zezaketenak: 1.197

Bozkatu dutenak: 430

Parte-hartzea: % 31,41

Bai: % 86,17

Ez: % 10,11

Zuriak: % 1,60

Baliogabeak: % 2,13

Beizama: Nahi al duzu izan Euskal Herri independente bateko herritarra?

Bozka zezaketenak: 120

Bozkatu dutenak: 59

Parte-hartzea: % 44,36

Bai: % 89,93

Ez: % 3,39

Zuriak: % 5,08

Baliogabeak: % 1,69

Berango: Nahi duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa gure kabuz eta aske erabakitzea?

Bozka zezaketenak: 5.970

Bozkatu dutenak: 966

Parte-hartzea: % 16,18

Bai: % 97,20

Ez: % 1,86

Zuriak: % 0,72

Baliogabeak: % 0,21

Erandio: Nahi duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa gure kabuz eta aske erabakitzea?

Bozka zezaketenak: 20.630

Bozkatu dutenak: 2.068

Parte-hartzea: % 10,02

Bai: % 98,45

Ez: % 1,06

Zuriak: % 0,39

Baliogabeak: % 0,10

Elantxobe: Euskal Herriko herritarra izanik, gure etorkizuna 'erabakitzeko eskubidea' gauzatzearen alde zagoz?

Bozka zezaketenak: 353

Bozkatu dutenak: 188

Parte-hartzea: % 53,26

Bai: % 97,87

Ez: % 0,00

Zuriak: % 0,53

Baliogabeak: % 1,60

Galdakao: Euskal Herri independente bateko herritarra izan gura dozu?

Bozka zezaketenak: 21.441

Bozkatu dutenak: 2.796

Parte-hartzea: % 13,04

Bai: % 91,56

Ez: % 6,37

Zuriak: % 1,75

Baliogabeak: % 0,32

Getxo: Nahi duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa gure kabuz eta aske erabakitzea?

Bozka zezaketenak: 68.136

Bozkatu dutenak: 8.083

Parte-hartzea: % 11,86

Bai: % 98,35

Ez: % 1,09

Zuriak: % 0,48

Baliogabeak: % 0,07

Mundaka: Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?

Bozka zezaketenak: 1.613

Bozkatu dutenak: 671

Parte-hartzea: % 41,63

Bai: % 91,51

Ez: % 3,58

Zuriak: % 4,92

Baliogabeak: % 0,00

Ibarrangelu: Euskal Herriko herritarra izanik, gure etorkizuna 'erabakitzeko eskubidea' gauzatzearen alde zagoz?

Bozka zezaketenak: 575

Bozkatu dutenak: 332

Parte-hartzea: % 57,74

Bai: % 93,37

Ez: % 2,71

Zuriak: % 1,81

Baliogabeak: % 2,11

Leioa: Nahi al duzu Euskal Herri burujabe bateko herritarra izan?

Bozka zezaketenak: 26.431

Bozkatu dutenak: 2.494

Parte-hartzea: % 9,44

Bai: % 92,38

Ez: % 6,17

Zuriak: % 1,04

Baliogabeak: % 0,40

Otxandio: Gure dozu euskal errepublika burujabe bateko herritarra izan?

Bozka zezaketenak: 1.060

Bozkatu dutenak: 498

Parte-hartzea: % 46,98

Bai: % 92,17

Ez: % 3,21

Zuriak: % 2,81

Baliogabeak: % 1,81

ogabeak: % 1,81

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X