155a onartu eta independentzia deklarazioa sinbolikoa izan zela esan du Forcadellek
Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidenteak gaur Auzitegi Gorenean adierazi duenez, Espainiako Konstituzioaren 155. artikuluaren aplikazioari men egin dio —Parlamentua desegitea tartean— eta aldebakarreko independentzia deklarazioa "sinbolikoa" izan zen.
Epaitegitik adierazi dutenez, Forcadellek (09:50ean hasi da) bi ordu baino gehiago eman du deklaratzen eta Auzitegi Goreneko Fiskaltzaren (Consuelo Madrigal eta Fidel Cadena) galderei erantzun die. Aurrekoetan -2016ko abenduaren 16an eta 2017 maiatzaren 8an- uko egin zion epailearen eta fiskalaren galderei erantzuteari, eta soilik abokatuak egindakoei erantzun zien.
Deklarazioa bertatik bertara entzun duten beste iturri batzuen arabera, Forcadellek nabarmendu du Parlamentuan eztabaida egotea baimendu duela beti, eztabaida askea eta Parlamentuko jarduera babesteko. Haren hitzetan, Parlamentuko eztabaida eragoztea Parlamentuko Mahaiko legea, nazioarteko legedia eta estatu demokratiko ororen printzipioak urratzea litzateke.
Hori dela eta, Parlamentuko presidente gisa dituen funtzioak uneoro bete dituela azpimarratu du, Parlamentuaren soberania eta oinarrizko eskubideak —adierazpen askatasuna eta diputatuen eskubidea kasu— defendatuz.
Auzitegi Konstituzionalaren ebazpenei dagokienez, auzitegi horrek aurretiaz "zentsura" gisa ezin duela jokatu uste du Forcadellek, izatekotan, gerora.
Forcadell izan da Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epailearen aurrean deklaratzen lehena. Forcadell eta Mahaiko beste bost kide itaunduko ditu gaur, osteguna, Kataluniaren aldebakarreko independentzia aldarrikapena dela-eta. Horiei guztiei matxinada, sedizioa eta dirua bidegabe erabiltzea egotzi diete.
Iturri juridikoen arabera, Forcadellen ondoren epailearen aurretik igaro diren Lluis María Corominas y Lluis Guino Parlamentuko Mahaiko kideek ere ildo berari eutsi diete eta fiskalaren galderei erantzun diete. Deklaratzen hurrengoak Anna Simo, Ramona Barrufet eta Joan Josep Nuet izango dira. Azken hori da foruduna ez den bakarra, hain zuzen ere, behin-betiko diputazioan ez dagoelako.
Gorenean deklaratzen ari direnek beste estrategia bat jarraitu dute Auzitegi Nazionalean deklaratu zuten Junqueras eta kargugabetutako kontseilariekin alderatuta. Lehenengoek fiskalaren galderei erantzun die eta bigarrenek, ostera, ez. Junqueras eta kargugabetutako zazpi kontseilari behin-behinean espetxera bidali zituen Auzitegi Nazionaleko Carmen Lamela epaileak.
Deklarazioak amaituta eskatuko ditu neurriak Fiskaltzak
Fiskaltzak gaur deklaratu behar duten guztien deklarazioak amaituta eskatuko ditu euren kontrako kautelazko neurriak; hortaz, aukera handia dago arratsaldera arte ez jakinaraztea. Neurria izan liteke pasaportea kentzea edo fidantza ezartzea; kartzelan ere sar litezke Forcadell eta gainerako bostak.
Hala adierazi dute Fiskaltzaren iturriek. Nabarmendu dutenez, halaber, bakoitzarentzako kautelazko neurriak hartzea horien guztien aurkako kereilan ere zegoen eskatuta; izan ere, "gertakariak eta inputatutako delituak oso larriak dira, baita aurreikusitako zigorrak ere; delitu goriak dira, behin eta berriz egin dituzte legezkoak ez diren jarduerak, eta arriskua dago jarrera horri eusteko".
09:00etatik daude Auzitegi Gorenean
Auzitegi Goreneko iturriek jakinarazi dutenez, 10:00ak baino pixka bat lehentxeago igaro da epailearen aurrera Andreu Van Den Eynde abokatua lagun zuela.
Parlamentuko presidenteaz gain, Mahaiko beste bost kide ere galdekatuko ditu Pablo Llarena epaileak, Auzitegi Nazionalak bederatzi kontseilari kargugabetu espetxera bidali eta gero, matxinada delitua leporatuta.
Carme Forcadell eta Kataluniako Parlamentuko Mahaiko beste bost kideak elkarrekin iritsi dira, goizeko 09:00ak pasatxoan, Auzitegi Gorenera. 09:30ean ziren hastekoak deklarazioak, eta guztiei matxinada, sedizioa, dirua bidegabe erabiltzea eta bestelako delituak egitea egotzi dizkie Fiskaltzak.

Carme Forcadell Auzitegi Gorenera heldu den unea. Argazkia: EFE
Forcadell eta Parlamentuko Mahaiko kideak iritsi direnerako diputatu eta senatari talde bat zegoen atarian zain, babesa emateko. Horrez gain, bandera espainiarrak zeramatzaten beste pertsona batzuek "faxistak espetxera", "Puigdemont espetxera" eta "Katalunia Espainia da" oihukatu diete. Gerora, Poliziak bertatik kanporatu ditu azken horiek. Horiez gain, beste talde batek Forcadelli eta beste bost kideei babesa eskaini die eta "ez zaudete bakarrik" oihukatu die. Halaber, bandera errepublikarra zeraman beste lagun batek ere babesa eman die.
Aurreko ostegunean, hilak 2, astebeteko epea eman zien epaileak Forcadell, Lluis Maria Corominas, Lluis Guino, Anna Simo, Ramnona Barrufet eta Joan Josep Nueti defentsa prestatu ahal izateko, eta Poliziaren zaintzapean egotea agindu zuen, Carmen Lamela Auzitegi Nazionalaren epaileak erabaki zuenaren aurka.
Alabaina, Goreneko Fiskaltzaren baitan irizpide kontrajarriak daude, baina litekeena da Fiskaltzak Auzitegi Nazionalean (Kataluniako Gobernuko kide kargugabetuen kasuan) eskatu zituen badaezpadako neurriak, edo antzekoak, eskatzea.
Akusaturen batentzat, gutxienez, bai. Aldiz, Joan Josep Nuet (CSQP) Mahaiko hirugarren idazkariari aldarrikapena egitearen alde bozkatzea egotzi zion fiskalak, baina berak aurka bozkatu zuen.
Horrez gain, epaileak prozesu honetan argitu behar den bigarren gaiari hel lekioke, baina ez du zertan berehala ebatzi.
Hau da, Auzitegi Gorenak auzia bere osotasunean bere gain hartzea eskatzea, edo zati bat bakarrik. Erabaki horrek eragin handia izan lezake; Forcadell eta gainerakoen aurka Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusian aurkeztutako desobedientzia delituaren kasuan, eta, Kataluniako abenduaren 21eko kanpaina hastear dagoenean, Auzitegi Nazionalak politikari katalanak espetxeratzeko hartutako erabakiaren gainean.
kiaren gainean.Zure interesekoa izan daiteke
Hitz gogorrak izan dituzte Feijook eta Patxi Lopezek Kongresuan
PPko buruak PSOEren bozeramailearen aita aipatu du oholtzan, eta hark erantzun dio alderdiaren sortzailea "torturatu eta erbesteratu zuen diktadurako gobernuaren" parte zela.
Begoña Gomezek pasaportea eman du epaitegian, epaileak eskatuta
Epaileak kautelazko neurri gisa kendu dio, bere aurkako ahozko epaiketa ireki baitu, lau delitu posiblerengatik, negozioetako ustelkeria barne.
EAJk eta EH Bilduk akordioa lortu dute enplegu publikoaren legearen erreforma aurrera ateratzeko
EH Bilduk abstentzioa emango du bihar, osteguna, Legebiltzarrean. Modu horretara, EAJk bultzatutako legearen aldaketa onartzea ahalbidetuko du. Horrez gainera, hiru urteko epean, legearen aplikazioari eta eraginkortasunari jarraipen bateratua egitea ere adostu dute bi taldeek.
Feijook hauteskundeak deitzeko eskatu dio beste behin Sanchezi: "Zu zara ustelen arteko lotura politikoa"
Euren agerraldietan, EH Bildu eta EAJ kritiko agertu dira Espainiako Gobernuarekin, eta legealdiari zentzua emateko eskatu diote Pedro Sanchez presidenteari.
Sanchezen esanetan, ustelak ezin dira zigorgabe geratu, "edonor izanda ere"
Espainiako Gobernuko presidenteak errespetua agertu du asteazken honetan Auzitegi Gorenak Jose Luis Abalos ministro ohiaren aurka emandako epaiari, eta ziurtatu du "inoiz ez" zuela izan Gobernuko eta alderdiko zenbait kideri eragiten dieten praktika ustelen berri, eta jakin izan balu, ez lituzkeela onartuko.
Moncloak azpimarratu du batzuek "huts egin" diotela Sanchezi eta ez duela dimisioa eman beharrik
Astelehen honetan, Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiak Espainiako Gobernuko presidentearen dimisioa eskatu zuen berriro ere, Auzitegi Gorenak Abalosi 24 urteko kartzela-zigorra ezarri ostean.
Froga batzuen abal judiziala egiaztatzen ez bada, kasua baliogabea izatea planteatu du Zapaterok
Espainiako Gobernuko presidente ohiak hainbat idatzi igorri dizkio epaileari, Plus Ultra airelinearen erreskatearen inguruko eraginen trafikoko sare baten ustezko buruzagi moduan ikertu gisa deklaratu ostean.
Pradales: "Asko dago egiteko; bide orriak euskal agendan sakontzea dakar"
Lehendakariak agintaldiaren lehen erdiaren balantzea egin du Ajuria Enean, ekitaldi instituzional batean. Bere hitzaldian, Euskadin lantzen den egonkortasuna nabarmendu du, "oso ezegonkorra" den testuinguru globalean aurrerapena, ongizatea eta autogobernua bermatzeko faktore erabakigarri gisa.
Sanchezek 6.200 milioi euroko inbertsioa iragarri du dependentziaren alorrean
Neurriak 1,6 milioi pertsonari eragingo die, eta diru-laguntzak handitzea ekarriko du. Dekretu bidez onartuko du Espainiako Gobernuak.
EAJk onartu egin du Espainiako Gobernuarekin harremana izan duela Tubos Reunidosen egoera bideratzeko, baina adierazi du Leire auziarekin ez duela loturarik
Alderdi jeltzalearen esanetan, Arabako enpresaren egoeraz arduratzeko egindako bilerak konpainia estrategikoei laguntzeko egindako lanaren parte izan ziren. Bestalde, PPk galdetu du PSOErekin zuten harreman horrek "baldintzatzen" ote duen "Pedro Sanchezi laguntzen jarraitzea".