Lezo auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ignacio Gonzalez kalean, egun batean 400.000 euro bildu eta gero

Madrileko Erkidegoko presidentea (PP) izandakoak 201 egun igaro ditu espetxean; Isabel II Kanaleko eragiketen gaineko auziaren akusatu nagusia da.
Gonzalez, Soto del Realetik irten denean
Gonzalez Isabel II.a Kanalaren eragiketen erantzule nagusitzat jotzen dute. Argazkia: EFE

Ignacio Gonzalez Madrileko Erkidegoko presidente ohia (PP) atzo, asteazkena, irten zen Soto del Realeko espetxetik, Manuel Garcia-Castellon Auzitegi Nazionaleko epaileak asteartean ezarritako 400.000 euroko fidantza ordaindu eta gero.

Madrileko presondegian 201 egun eman ondoren, Lezo auziko akusatu nagusiak uko egin zion adierazpenak egiteari, kartzelatik irten zenean, 19:45 inguruan. Gonzalez Isabel II.a Kanalaren eragiketen erantzule nagusitzat jotzen dute.

Defentsatik adierazi zutenez, Gonzalez errugabe dela uste duten 11 pertsonak (senideak eta lagunak) bildu dituzte 400.000 euro, "30 eta 40 transferentzia" artean eginda.

Hemendik aurrera, bere etxetik hurbilen dagoen epaitegian aurkeztu beharko da astean behin, ezingo du Espainiatik irten eta pasaporte barik egongo da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X