Lurralde batzordea Konstituzioa erreformatzeko itxaropen txikiarekin osatu da
PPk lurralde batzordearen helburuak mugatu ditu gaur; izan ere, Konstituzioa erreformatzea xede izango ez duela esan du Alderdi Popularrak, erkidegoen Estatua modernizatzea baizik. Batzordea goizean osatu dute Diputatuen Kongresuan.
Batzordea PSOEk bultzatu zuen, eta Enrique Serrano sozialistak zuzenduko du. Espero bezala, Podemosek eta abertzaleek (PDeCAT, ERC, EAJ eta EH Bildu) ez dute parte hartuko. PPk eta Ciudadanosek, ostera, babesa eman diote, baina bi alderdiek Konstituzioaren erreforma bat bultzatzeko asmoak zapuztu dituzte.
“Batzordeak erkidegoen Estatuko modernizazioaz eta ebaluaketaz hitz egingo du. Besterik ez espero”, ohartarazi du Jose Antonio Bermudez de Castro Kongresuko PPren idazkari nagusiak. “Konstituzioa erreformatzeko asmoarekin ez gatoz”, erantsi du.
Batzordera “itxaropen txikiarekin” heldu direla adierazi du Ignacio Prendes Ciudadanoseko bozeramaileak. “Demokraziari kolpe eman dioten” abertzaleei “lurreratze-pista” bat prestatu nahi izatea kritikatu du Prendesek.
27 kide
PSOEk lurralde batzordea Konstituzioa erreformatzeko atariko bezala planteatu zuen. Batzordea 27 kidek osatzen dute eta mahaiko kide guztiak Alderdi Popularrekoak eta sozialistak dira, Ciudadanosek parte hartu nahi izan ez duelako.
Pablo Iglesias Podemoseko buruzagiaren hitzetan, ez da batzordea martxan jartzeko “unerik egokiena”, Generalitateko kontseilari kargugabetuak kartzelan daudenean.
Aitor Esteban EAJko bozeramaileak etorkizunean parte hartzeko atea zabalik utzi du, “elkarrizketari ate bat irekitzea beti positiboa delako”.
Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko bozeramailea ezkorrago agertu da. Abertzalearen ahotan, batzordeak ez du ibilbiderik izango, “norabide negatiboan ez baldin bada”. Erkidegoen Estatuan “atzerapauso” bat eman dezakeela uste du Beitialarrangoitiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Aldamak delitu guztiak onartu ditu, eta zigorra murrizteko eskatu du "Fiskaltzari laguntzeagatik"
"Koldo kasuan" legez kanpoko komisioen sarean inplikatutako enpresaburuak zigorra murrizteko eskatu du, delitu guztiak onartu eta kasuari "funtsezko" frogak aurkeztu ondoren.
Euskadik eta Galesek bultzada eman diete proiektu ekonomiko, sozial, linguistiko eta kulturalei
Imanol Pradalesek Eluned Morgan Galesko ministro nagusia hartu du Ajuria Enea Jauregian, eta bi eskualdeek 2018an sinatu zuten lankidetza-memorandumaren berritzea sinatu dute, lankidetzarako aukera berriak aztertzeko asmoz.
Espainiako Gobernuak eta ERCk finantza-akordioa erdietsi dute Kataluniarako 4.700 milioi euro gehiago bideratzeko
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin Moncloan izandako elkarrizketaren ostean eman du horren berri Oriol Junqueras ERCren buruak.
Pradalesek gaitzetsi egin ditu politikarien aurkako "erasoak", Voxeko legebiltzarkidearen dendan pintaketak agertu ondotik
Amaia Martinezek asteazkenean salatu zuen haren familiak Arabako hiriburuan duen dendan "faxismoaren" aurkako pintadak agertu izana.
EH Bilduk irabaziko lituzke Gipuzkoan hauteskundeak, baina EAJk eta PSE-EEk gobernuari eusteko aukera lukete
Foru Aldundiaren azken soziometroak agerian utzi ditu gipuzkoarren kezka nagusiak: etxebizitza, langabezia, osasuna eta segurtasuna. Euskararen egoera okerrera doan pertzepzioa zabaltzen ari da gipuzkoarren artean.
Gasteizko 2026ko aurrekontu-proiektua EH Bildurekin aurrera ateratzeko prest dagoela adierazi du EAJk
Gasteizko Udaleko alkateordeak adierazi duenez, EH Bilduren proposamenek Udal Gobernuak aurkeztutako aurrekontu proiektuaren "espirituarekin bat etorri beharko lukete". "Nik ez daukat marra gorririk, ezta lehentasunezko bazkiderik ere. Niri axola zaizkit talde politikoek Gasteizen bizi garenon bizimodua hobetzeko egiten dituzten proposamenak", gaineratu du Artolazabalek.
Chivitek Felix Taberna eta Amparo Lopez kargutik kendu ditu eta Javier Remirez eta Inma Jurio aukeratu ditu horien ordez
Legegintzaldia amaitzeko 15 hilabete falta diren honetan, Chivitek "bultzada politiko berria" eman nahi dio gobernuari. Halaber, beste aldaketa bat ere iragarri du: Miriam Marton izango da aurrerantzean Babes Sozialerako eta Garapen Lankidetzarako zuzendari nagusia.
Elizak bere gain hartuko du sexu-abusuen biktimei eman beharreko kalte-ordainen gastua
Elizak eta Espainiako Gobernuak sexu-erasoak jasan dituztenei erreparazioa emateko akordioa erdietsi dute.
Chivitek Nafarroako Gobernua birmoldatuko du, Felix Taberna eta Amparo Lopez kargutik kenduta
Ostegun honetan egingo du agerraldia hedabideen aurrean Nafarroako Gobernuko presidenteak, erabakiaren inguruko azalpenak emateko. Gobernuko iturriek azaldu dutenez, legegintzaldiaren azken txanpari “bultzada politikoa” ematea da helburua.
EH Bilduk bat egin du larunbaterako Sarek deitutako manifestazioarekin, eta herritarrak parte hartzera deitu ditu
Koalizioaren hitzetan, "arrazoi politikoengatik espetxean, erbestean edo deportatuta" dauden euskal herritarren egoerak "konpondu gabe jarraitzen du", eta beharrezkoa da presoei ezartzen zaizkien "salbuespen neurriak" bertan behera uztea.