Idazkari nagusi berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko Ahal Duguk EH Bilduren eta PSEren babesa nahi du 'ofentsiba' sozialerako

Lander Martinez Euskadiko Ahal Duguko idazkari nagusi berriak adierazi du primarioen ostean "orain hilabete batzuk baino indartuagoa" irten dela alderdia.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Martinez: 'EH Bilduren eta sozialistean lehentasunak ikusi behar dira'

Lander Martinez Euskadiko Ahal Duguko idazkari nagusi berriak igande honetan esan du kargua hartuta aurrera eraman nahi duen lehen jardun politikoa erakundeetan "ofentsiba soziala" indartzea izango dela. Horretarako, EH Bilduren eta PSE-EEren babesa bilatuko du, agerian uzteko "beste politika batzuk egin daitezkeela eta EAJrenak eta PPrenak baino hobeak" direla.

Euskadiko Ahal Duguren Hiritar Batzorde Autonomikoa osatu ostean prentsaurrekoa eskaini du Martinezek Gasteizen. Bertan, batzorde hori osatzen duten kideak zoriondu ditu, eta eskerrak eman dizkie "Euskadiko Ahal Duguren proiektu eta erronketan elkarrekin lan egiteko" konpromisoagatik.

Martinezek adierazi duenez, "aldaketa politikoa eta eraldaketa sozialak nahi dituen euskal gizartearen gehiengoarentzat baliagarri" izateko proiektu partekatu baten alde lan egitea da premisa. Alderdia indartuta atera da primarioetatik, Martinezen hitzetan, eta "euskal herritarrentzat baliagarri izatea" da helburu politikoa da.

Euskadiko Ahal Duguko buru berriaren iritziz, gauzak aldatu daitezke, "berehala"; "erakundeek eta gobernuak oraingoetatik erabat ezberdinak diren gauzak egin ditzakete, alderdi progresistek elkarrekin lan egiten badute", gaineratu du. "Gure ekimen guztiak beste alderdiekin negoziatu eta landuko ditugu", berretsi du Martinezek. "Gehiengo soziala erakundeetan entzun behar da, eta gehiago itxaron gabe", gaineratu du.

Martinezek adierazi du proposamen honen aurrean ikusgai egongo dela nola jarduten duten EH Bilduk eta PSE-EEk. "Ikusiko dugu maila soziala edo lurraldetasuna lehenesten duten", esan du. "Ikusiko dugu herritarrekin hartutako konpromisoei lehentasuna eman ala eskuinarekin akordioak lortzen dituzten", gaineratu du. "Ikusiko dugu ofentsiba sozial honekin bat egiten duten ala ez", esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an euskal presorik egon ez dadin aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X