Lantaldea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2019ko hasieran status berriaren inguruko galdeketa egitea planteatu du EH Bilduk

Aldez aurretik finkatutako mugarik gabe “Euskal Herriaren” erabakitzeko eskubidea “gauzatzeko” prozedura bat eskatu du koalizioak bere proposamenean.
EH Bilduko ordezkariak Eusko Legebiltzarreko lantaldean. Argazkia: EFE
EH Bilduko ordezkariak Eusko Legebiltzarreko lantaldean. Argazkia: EFE

Euskadiri eskumen gehiago ematen dizkion eta Estatuaren eskuduntzak mugatzen dituen status politiko berria proposatu du EH Bilduk. Horretarako, datorren urteko hasieran galdeketa “ez lotesle” batean herritarrek bozkatzea planteatu du koalizioak.

Gernikako Estatutua erreformatzeko formulak aztertzeko sortu zuten lantaldea gaur bildu da, Eusko Legebiltzarrean. Talde politiko bakoitzak oinarrizko proposamen bat aurkeztu du.

Aldez aurretik finkatutako mugarik gabe “Euskal Herriaren” erabakitzeko eskubidea “gauzatzeko” prozedura bat eskatu du EH Bilduk.

Kronograma

Koalizioak kronograma bat aurkeztu du: 2018ko lehen seihilekoan herritarren eta alderdien arteko partaidetza prozesu bat; ondoren alderdien arteko eztabaida testu proposamen bat osatzeko (uztailetik irailera), eta udazkenean aditu talde batek testuari forma emango lioke.

Horrela, udazkenean Eusko Legebiltzarrak status berria bozkatuko luke, eta onartuko balu, herri-galdeketa 2019aren hasierarako deituko litzateke.

Estatutua erreformatzeko egungo prozedurak “mota honetako galdeketa bat aurreikusten” ez duela onartu du EH Bilduk, “baina eragozten duen debeku argi eta garbirik ez dago”.

Status berria berretsi ondoren, “Estatuarekin negoziazio eta akordiorako” fase bat zabalduko litzateke, Diputatuen Kongresuan eta Senatuan Lege Organiko bidez onartzeko, Kontzertu Ekonomikoaren antzera.

Prozesua beste erreferendum batekin bukatuko litzateke, oraingoan, “juridikoki loteslea”, herritarrek status berria berresteko.

Izaera "konfederala"

Status berriak Euskadiri izaera “konfederala” ematea nahi du EH Bilduk, “Espainiaren, EBren eta nazioartearen baldintza beretan egoteko”. Horrela, EAEren “foru-baimena eguneratu” nahi du koalizioak, Estatuak erkidegoan duen esku-hartzea “mugatzeko”, eta horrela “legez kanpoko esku-sartze ez-legitimoak” saihesteko.

Koalizioaren ahotan, “Euskal Estatu Erkidegoaren” eta Espainiaren arteko harremana batzorde paritario batean garatu behar da, “aldebiko harreman eraginkorra” izateko.

EH Bilduren hitzetan, “Euskal Herriko lurraldeen (Euskadi, Nafarroa eta Ipar Euskal Herria) arteko lankidetzarako egitura berriak sortzeko” atea zabaldu behar du status berriak. Egitura berri horiek “lurralde bakoitzeko herritarrek erreferendumean berretsi behar dituzte”, erantsi du.

Bestalde, Trebiñu (Gaztela eta Leon) eta Villaverde Turtzioz (Kantabria) Euskadin barneratzea planteatu du EH Bilduren proposamenak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X