Estatuko Aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aurrekontuetarako babesa PSOEri eskatzeko esan dio EAJk Rajoyri

Atutxak ziurtatu duenez, oraindik ez dute jaso Espainiako Gobernuaren deirik, aurrekontuak negoziatzen hasteko.
18:00 - 20:00
Aurrekontuetarako babes bila PSOErengana jotzeko esan dio EAJk PPri

EAJk esan du Espainiako Gobernuak "beste nonbaiten" bilatu beharko dituela botoak, Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartzeko, eta babes horren bila PSOErengana jotzeko esan diote jeltzaleek PPri.

Igandean ospatuko den Aberri Eguneko manifestuaren aurkezpenean esan du hori Itxaso Atutxa BBBko buruak. Katalunian 155. artikulua indarrean dagoen bitartean, EAJk ez dituela Estatuko diru-kontuak babestuko berretsi du Atutxak.

Espainiako Hauteskunde Orokorrak aurreratzeko arriskua zuzenean lotu du EAJk Mariano Rajoyren Gobernuak 2018ko Aurrekontuak aurrera ateratzeko dituen arazoekin. Horren ardura ez dela jeltzaleena azaldu du BBBko presidenteak.

Bestalde, Espainiako Gobernuak EAEko 2018ko Aurrekontuen aurka iragarri duen helegiteaz galdetuta, Atxutxak esan du horrek ez duela bi erakundeon arteko harremana "errazten", eta  "mehatxu" bezala horrelakoak erabiltzea ez dela eraginkorra gaineratu du. Ziurtatu duenez,  EAJk oraingoz ez du PPren deirik jaso, aurrekontuei buruz hitz egiteko.

Kataluniako auziari buruz, buruzagi jeltzaleak esan du irtenbidea elkarrizketa politikoa dela, kataluniarren etorkizunari buruzko erabakia errespetatuta.

'Gure etorkizuna, gure Aberria' lelopean, Bilbon ospatuko du Aberri Eguna EAJk, datorren igandean.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X