ETA armagabetu zela, urtebete
2017ko apirilaren 8an, 09:11n, eman zuten albistea nazioarteko egiaztatzaileek: Ram Mannikalingam Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko koordinatzailea agertu zen prentsaren aurrean, Baionan, eta bertan ziurtatu zuenez, Frantziako Poliziak "dagoeneko badu ETAren armategien kokapenaren berri".
Baionako udaletxean eskainitako agerraldian, Txetx Etcheverry 'bakearen artisauak', Jean-Rene Etchegaray Baionako alkate eta Iparraldeko Euskal Elkargoko presidenteak eta Michel Tubiana Giza Eskubideen Frantziako Ligako ohorezko presidenteak ere hartu zuten parte. Mannikalingamek eman zuen armagabetze prozesuaren xehetasunen berri.
Nazioarteko egiaztatzaileak gogoratu zuenez, Europan geratzen zen talde armatu bakarra armagabetu da eta "demokraziak indarkeriari irabazi dio". Historian "orain arte ezagutu ez den armagabetze eredua" izan dela ere azpimarratu zuen.
120 suzko arma, hiru tona lehergailu eta hainbat kilo munizio eta detonagailu
Hortik aurrera, Frantziako Polizia esandako zuloetatik armak erretiratzen hasi zen. 180 polizia eta jendarme ibili ziren lanean, lehergailu-teknikariekin batera. Horrez gain, Auzitegiko Poliziaren ''hainbat agente'' eta Barne ministerioko segurtasun zerbitzuak ere bertan izan ziren, Matthias Fekl Frantziako Barne ministroak prentsaurrekoan adierazi zuenez.
Guztira, 120 suzko arma, hiru tona lehergailu eta hainbat kilo munizio eta detonagailu zeuden zortzi biltegitan gordeta, "bakearen artisauak" taldeko kideek jakinarazi zutenaren arabera.
Aipatu biltegiak Akitania eta Okzitania eskualdeetan zeuden. Zehazki, armategi batzuk Araujuzon, Maslacq, Viellenave de Navarrenx eta Senpere (Lapurdi) herrietan zeuden, eta gainerakoak bi herri arteko zenbait gunetan: Etxarri (Zuberoa) eta Espiute herrien artean; Barkoxe (Zuberoa) eta Aramits artean; Audaux eta Castetbon artean, eta Lahontan eta Carresse-Cassaber artean.
172 behatzaile izan ziren ETAk emandako kokalekuetan, Frantziako agintariek armak bildu bitartean
'Bakearen artisauak'
Bakearen artisauen eta gizarte zibilaren ordezkari talde batek itxi zuten Armagabetzearen Eguna, Baionan apirilaren 8an deituta zuten ekitaldian, oholtzaratu eta hitza hartu eta gero. Bertan, zenbait adierazpen irakurri zituzten, ordura arte egindako bidearen nondik norakoak azalduta eta etorkizunera begira dituzten itxaropenak aurkeztuta.
Mixel Berhokoirigoinek hartu zuen hitza lehenengoz, euskaraz, eta gizartearen birgizarteratzea eta urte askotan aurrez aurre izan diren gizartearen talde batzuen elkarbizitza lantzearen beharra nabarmendu zituen "ikasi behar dugu elkarrekin bizitzen, atzoko etsaia ezin da egungo arerioa izan". "Iraganak banatu bagintu, etorkizunak behar gaitu elkartu", esan zuen.
Baionako ekitaldia. Argazkia: EFE.
Armagabetzeak, "baldintzarik gabeko armagabetzeak, haustura puntu bat markatzen du iragana eta etorkizunaren artean". Berhokoirigoinen esanetan, "armagabetzea bake prozesuaren bihotzean kokatzen da, bereziki ikuspegi aldaketa ahalbidetzen duelako. Ezer ez da berdin izanen, armagabetzeari ekitea estatuko pareta bat apurtzea baita. Ondorioz, armagabetzea berri on bat da, berri on bat bezala hartu beharko lukete guztiek, baita Frantziak eta Espainiak ere. Harrigarria dena da estatuek ez dutela hori horrela ulertu".
Eusko Jaurlaritza
Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bakea eta Bizikidetzarako idazkari nagusiaren esanetan, armagabetze helburua bete eta gero, "lan egiteko baldintza hobeagoan egongo gara". Halere, ohartarazi zuenez, aurrerapauso garrantzitsua bazen ere, horrek "ez du esan nahi dena bukatuta dagoela gaur eta gaur dena hasten dela berriro. Ez, urte batzuetako lana egin da atzetik eta urte batzuetarako lana gelditzen da".
Euskadi Irratiak egindako elkarrizketa batean egin zituen adierazpenok Fernandezek, ETAk bere armategien kokalekua bakearen artisauen esku utzi eta hurrengo egunera. Baikor agertu zen,, "armagabetze helburua beteta ikusteak beste eszenatoki batean jartzen gaitu, eta hemendik aurrera lan egiteko baldintza hobeagotan egongo gara."
Horrez gain, ETA lehenbailehen desegin behar dela adierazi zuen, "ez dakit zenbat denboran etorriko den", baina "iraganari lotzen gaitu eta, etorkizunera begiratu nahi badugu, ETA desegin behar da lehenbailehen".
Frantzia
Matthias Fekl Frantziako Barne ministroaren hitzetan, ETAk zortzi armategien kokapena ''modu aldebakarrean''eman izana ''aurrerapauso'' handia izan zen. Ildo horretan, armagabetzea gauzatu eta ordu batzuetara, Bernard Cazeneuve Frantziako lehen ministroak adierazi zuen armak emateko operazioa ''aro erabakigarria'' izango dela ''indarkeria independentistaren bukaerarantz''.
Cazeneuve pozik azaldu zen operazioa ''lasaitasunez eta indarkeriarik gabe'' burutu delako eta, ohar baten bidez, azaldu du bertan du ''3,5 tona arma, lehergailu eta material'' hartu zituztela.
Azken hilabeteotan Frantziak bederatzi euskal preso gerturatu ditu Euskal Herrira.
Zure interesekoa izan daiteke
GOIDIa ikertzen duen epaileak lekuko gisa deklaratzera deitu du Mazon
Horrez gainera, "bere borondatez" egun hartako telefono-deien zerrenda eta mezuak ikerketarako emateko eskatu dio. Biktimek espero dute presidente ohiak egia esateko "ohorea" izango duela oraingoan.
Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.
Autonomo txikiak BEZetik salbuestea da Juntsek jarri duen baldintza, krisiaren aurkako dekretua babesteko
Miriam Nogueras Juntsek Diputatuen Kongresuan duen bozeramaile aurreratu du krisiaren aurkako dekretuaren alde bozkatuko dutela, baldin eta PSOEk neurrien artean sartzen badu 80.000 euro baino gutxiago fakturatzen duten autonomoek BEZ zerga ez ordaintzea.
Eusko Jaurlaritzak adierazi du EHUk iragarritako protokoloa “labur" geratzen dela “mehatxu-jarrerei” aurre egiteko
Juan Ignacio Pérez Iglesias sailburuak jarrera horien ardura duten taldeak ez aipatzea aurpegiratu dio Errektoretzari, eta IAS aipatu du.
Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"
EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.
Pradalesek eta Sanchezek Irango gerra, Euskadi iparraldeko muga gisa hartzea eta medikuen greba aztertuko dituzte
Transferentziak eta Tubos Reunidosen zorraren berregituraketa izango dira landuko dituzten beste gai batzuk. Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak aldebiko batzordearen laugarren bilera egingo dute ostiralean Moncloan.
Andaluziak 2026ko maiatzaren 17an egingo ditu hauteskunde autonomikoak
Juanma Moreno presidenteak hilabete aurreratu ditu hauteskundeak; izan ere, legegintzaldia ekainean amaitzea aurreikusita zegoen.
Pradalesek ausardiaz jokatzeko garaia dela esan die euskal enpresei
Irango gerrak Euskadiko ekonomian izango duen eraginaz kezkatuta agertu da lehendakaria, ULMA enpresara egin duen bisitan. Onartu egin du hurrengo asteak eta hilabeteak ez direla errazak izango, baina nabarmendu du Europako berrindustrializazioari ekarpen handia egin diezaioketela euskal enpresek.
PPk zer erabaki jakin arte, Gobernua Juntsen menpe egongo da Irango gerraren ondorioak arintzeko beherapen fiskalen dekretua aurrera ateratzeko
Podemosek adierazi du ez duela neurri sortaren aurka egingo, baina uste du ezin duela aldeko botorik eman, beherapen fiskalak ezartzea "prezioen igoerari aurre egiteko bidea" ez delakoan. Hala, abstenitu egingo dela jakinarazi du.
Nafarroako Parlamentuak atzera bota ditu UPNk eta PPk Korrikaren aurka aurkeztutako bi adierazpen instituzional
Taldeen bozeramaileek agerian utzi dituzte euren arteko desadostasunak, euskararen aldeko lasterketan ETAko presoen argazkiak erakustearen eta Korrikaren beraren inguruan.