Estatutu berriaren hitzaurrea onartu dute EAJk eta EH Bilduk
Eusko Legebiltzarreko Autogobernua eguneratzeko Ponentziak Estatutu berriaren hitzaurrea adostu du, EAJren eta EH Bilduren bozekin, Euskal Herria, nazioa, erabakitzeko eskubidea edota Estatuarekin aldebiko harremana bezalako kontzeptuak jasota, eta Elkarrekin Podemosen, PSE-EEren eta Alderdi Popularraren desadostasunarekin.
Bi ordu inguru iraun ditu bilerak (09:30ean hasi da), eta Autogobernua eguneratzeko proposamenaren Atariko Tituluaz ere aritu dira alderdiak. Aditu talde batek idatziko du proposamena.
Hitzaurrean onartzen da Gernikako Estatutua ona dela, baina horren garapena ezinezkoa izan dela, Espainiako Gobernuaren eta Auzitegi Konstituzionalaren jarreragatik eskumen asko transferitu gabe geratu direlako.
Testuan "Euskal Herria berezko nortasuna duen herri" eta "nazioa" dela jaso dute, baita "bi Estatutan, espainiarra eta frantziarra, egituratutako zazpi lurraldeetara zabaltzen da". Euskal Herria hiru esparru instituzionaletan banatuta dagoela zehazten dute: Euskal Autonomia Erkidegoa (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa); Nafarroako Foru Erkidegoa; eta Iparraldeko Euskal Elkargoak kudeatzen duen lurraldea (Lapurdi, Zuberoa eta Baxe Nafarroa).
Hitzaurreak dio "Nafarroako Foru Erkidegoarekin eta Estatu frantziarrean dauden euskal lurraldeekin harremanak izateko aukera" aurreikusiko duela Estatutu berriak, “betiere tokian tokiko erakundeen borondatearekiko errespetu osoz".
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak "subjektu juridiko-instituzionala" eratuko dutela dio eta hainbat izen proposatzen ditu: "Euskal Komunitate Estatala, Euskal Komunitate Forala, Euskal Komunitate Nazionala, Euskal Estatu Autonomoa edo Euskal Estatu Forala".
Estatutu politiko berriak euskal herritarren eskubide historikoak eguneratzea bilatzen duela eta testu juridiko berri hori euskal herritarrek "libreki eta demokratikoki, kontsulten bidez edo Eusko Legebiltzarraren bidez", adierazitako borondatean oinarrituta egongo dela dio.
Hitzaurrean erabakitzeko eskubidea jaso dute: "Euskal herritarrek beren borondate kolektiboa erabakitzeko, adierazteko eta gauzatzeko eskubidea dute eta boluntarioki adostutako elkarbizitza moduak gauzatzeko eta adostutakoa errespetaraztea bermatzeko bideak ezartzeko".
Eskubide hori "legezkotasunaren printzipioaren" arabera garatuko litzateke, eta Estatu espainiarrarekin "berdinen artekoa" harreman mota berria ezarriko litzateke, aldebikotasunean eta izaera "konfederalean" oinarrituta, eta biak subjektu politikoak direla aitortuta.
Bestalde, hitzaurrean "indarkeria politikoari" buruzko zati bat ere gehitu dute. EH Bilduk puntu honetan boto partikularra aurkeztu du, gai hori Memoria eta Bizikidetza Lantaldean eztabaidatu behar dela iritzita.
Azken 100 urteotan euskal gizarteak pairatu dituen lau esperientzia "traumatiko" aipatzen dira testuan: Gerra Zibila, Francoren diktadura, ETAren indarkeria eta ETAri aurre egiteko legez kanpoko indarkeria.
Indarkeria mota ezberdinak direla, baina guztiek oinarrian "bidegabeki pairatutako sufrimendua" dutela zehazten da. Hori dela eta, bizikidetza giza eskubideen, bakearen eta askatasunaren defentsa sutsuan oinarritzearen alde egiten du.
Beste pasarte batean eskubide sozialak eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna aitortzeko beharraz hitz egiten du.
Joseba Egibar EAJko bozeramaileak adierazi du "ezinezkoa" dela talde politiko guztiak "gai guztietan" ados jartzea, baina erantsi du hitzaurreak "babes politikoa eta legala" daukala. Halaber, gaur lortutako akordioa Espainiako Aurrekontu Orokorraren aurrean EAJk izango duen jarrerarekin lotu behar ez dela esan du.
Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak, ostera, bi gaiak lotuta daudela uste du eta EAJri eskatu dio ez ditzala Estatuko Aurrekontuak babestu, "Euskal Herriaren kontrakoak direlako".
Hitzaurreari dagokionez, Iriartek esan du erabakitzeko eskubidearen alde "urrats garrantzitsua" eman dela eta Elkarrekin Podemosen jarrera kritikatu du, "une oro Madrilera begira dagoelako".
Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko ordezkariak esan du bere taldeak aurkeztu duen boto partikularra "eraikitzailea eta zabala" dela. Testuak eskubide sozialak, emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna eta euskal gizartearen "aniztasuna eta berezitasunak" jaso behar dituela erantsi du.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako bi bazkideek, EAJk eta PSE-EEk, lurraldetasunaren eta identitatearen inguruan dituzten iritzi kontrajarriak agerian utzi ditu Estatutu politiko berriaren hitzaurreak.
Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramailearen arabera, testu honek egungo esparru juridikoa gainditzen du eta "nazionalismoaren ikuspegi ezberdinen laburpena baino ez da". Horrenbestez, Estatutu berria idatzita eta amaituta dagoenean, PSE-EEk boto partikularra aurkeztuko duela iragarri du, "gehiengoak babestutako Estatutua" posible izango ez delakoan.
Amaitzeko, Borja Semper Alderdi Popularreko bozeramaileak enegarrenez esan du gaur onartutako proposamena ordenamendu juridikotik kanpo dagoela eta "gehiengo independentistak soilik babestutako testua" dela kritikatu du.
"Abertzaleek abertzaleentzat egindako Euskal Konstituzioa idatzi nahi dute", salatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezen esanetan, ezin da zigorgabetasunik egon ustelentzat, "edonor izanda ere"
Espainiako Gobernuko presidenteak errespetua agertu du asteazken honetan Auzitegi Gorenak Jose Luis Abalos ministro ohiaren aurka emandako epaiari, eta ziurtatu du "inoiz ez" zuela izan bere Gobernuko eta alderdiko zenbait kideri eragiten dieten praktika ustelen berri, eta ezagutzekotan, ez lituzkeela onartuko.
Moncloak azpimarratu du pertsona batzuek "huts egin" diotela Sanchezi eta ez duela dimisioa eman beharrik
Astelehen honetan, Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiak Espainiako Gobernuko presidentearen dimisioa eskatu zuen berriro ere, Auzitegi Gorenak Abalosi 24 urteko kartzela-zigorra ezarri ostean.
Froga batzuen abal judiziala egiaztatzen ez bada, kasua baliogabea izatea planteatu du Zapaterok
Espainiako Gobernuko presidente ohiak hainbat idatzi igorri dizkio epaileari, Plus Ultra airelinearen erreskatearen inguruko eraginen trafikoko sare baten ustezko buruzagi moduan ikertu gisa deklaratu ostean.
Pradales: "Asko dago egiteko; bide orriak euskal agendan sakontzea dakar"
Lehendakariak agintaldiaren lehen erdiaren balantzea egin du Ajuria Enean, ekitaldi instituzional batean. Bere hitzaldian, Euskadin lantzen den egonkortasuna nabarmendu du, "oso ezegonkorra" den testuinguru globalean aurrerapena, ongizatea eta autogobernua bermatzeko faktore erabakigarri gisa.
Sanchezek 6.200 milioi euroko inbertsioa iragarri du dependentziaren alorrean
Neurriak 1,6 milioi pertsonari eragingo die, eta diru-laguntzak handitzea ekarriko du. Dekretu bidez onartuko du Espainiako Gobernuak.
EAJk onartu egin du Espainiako Gobernuarekin harremana izan duela Tubos Reunidosen egoera bideratzeko, baina adierazi du Leire auziarekin ez duela loturarik
Alderdi jeltzalearen esanetan, Arabako enpresaren egoeraz arduratzeko egindako bilerak konpainia estrategikoei laguntzeko egindako lanaren parte izan ziren. Bestalde, PPk galdetu du PSOErekin zuten harreman horrek "baldintzatzen" ote duen "Pedro Sanchezi laguntzen jarraitzea".
Otsoaren ehizari bide ematen dion txostenak autonomia-erkidego gehienen babesa jaso du
Kataluniak bakarrik bozkatu du kontra, eta Euskadi eta Gaztela-Mantxa abstenitu egin dira. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa ere proposamenaren aurka agertu da.
Zer zeregin zituzten Abalosek, Koldok eta Aldamak musukoen auziagatik epaitutako talde kriminalean?
Auzitegi Gorenak epaian zehaztu ditu buruzagi sozialista ohiak, Koldo Garcia aholkulariak eta Victor de Aldama enpresaburuak erakunde kriminalean zeintzuk eginkizun zituzten.
Erkidegoak Migrazio Itunaren aplikazioan sartzeko eskatu diote Europari Pradalesek eta Clavijok
Ursula Von Der Leyeni zuzendutako gutun batean, lehendakaria eta Kanarietako presidentea kexu dira ekainaren 12tik indarrean dagoen itun horren inguruan "ez dagoelako elkarrizketarik, ez koordinaziorik ezta plangintzarik ere Espainiako Gobernuarekin".
Feijook baztertu egin du Sanchezen aurka zentsura-mozioa aurkeztea, baina Gobernuko kideak estutu ditu
PPko buruak baieztatu du babes nahikorik gabe ez duela zentsura-moziorik aurkeztuko. Hala ere, Sanchezek hauteskundeek deitu ditzala exijitu diezaioten eskatu die Exekutiboaren kideei.