Valtonyc rap-kantariak Belgikara alde egin du espetxean sartu baino lehen
Valtonyc Mallorcako rap-kantariak Belgikara alde egin du kartzelara sartzeko bezperan. Auzitegi Nazionalak 10 eguneko epea eman zion 3 urte eta erdiko espetxe-zigorra betetzen hasteko. Terrorismoa goratu, Koroari egindako irain eta mehatxuengatik zigortu dute.
TV3 telebistak ingurukoen iturriak aipatuz jakitera eman duenez, Josep Miquel Arenas Valtonyc-ek Estatutik alde egin du, Espainiako Justiziatik ihes egiteko asmoz.
“Desobeditzea legitimoa da eta betebehar bat Estatu faxista honen aurrean”, adierazi du rap-kantariak asteazken honetan, Twitter sare sozialean.
“Bihar da eguna. Bihar nire etxearen atea botako dute kartzelan sartzeko. Abesti batzuengatik. Bihar Espainia barregarri geratuko da berriro. Ez diet hain erraz jarriko”, idatzi du raperoak.
Asteazken eta ostegun honetan elkarretaratzeak deitu dituzte Madril, Bartzelona, Zaragoza, Vila-real, Girona, Alacant eta Castellon, Valtonyci babesa adierazteko, sare sozialen bidez elkartasun taldeek jakinarazi dutenez.
Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren (GEEA) aurrean eskakizuna aurkeztu du abeslariaren defentsak, helegitea ebatzi bitartean espetxeratzeko agindua bertan behera uzteko. Prestatzen ari den helegitean, zigorra baliogabetzea eskatuko du rap-kantariaren abokatuak, bere adierazpen askatasun eta sormen eskubideak urratu dituztela argudiatuta.
Orain dela gutxi “guardia zibil putaseme bat” hiltzera eta “fiskalari lehergailu puta bat jartzera” animatu zuen Valtonyc-ek taula gainetik, Guardia Zibilaren elkarteek salatu dutenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Salbuespen legea eta Fiskaltzaren helegiteak amaitzeko ordua dela dio Sarek
Lanean jarraituko dute ETAko presoei ezartzen zaizkien salbuespen neurriekin amaitzeko. Bilbon egindako manifestazio jendetsuaren biharamunean, aldaketak eskatu dituzte berriro ere arlo politikoan eta judizialean.
Eusko Jaurlaritzak "larritzat" jo du Espainiako Gobernuarekin adostutako bost eskumenak gauzatzeko "bermerik ez" izatea
Ibone Bengoetxea lehendakariordeak EITBri egindako adierazpenetan azaldu duenez, "borondate politikoaren kontua" da akordioa ixtea. Halakorik ez balego, "beste irakurketa bat egin beharko genuke, eta egoera ezberdinean geundeke, politikoki eta instituzionalki".
Agirregoitia (EAJ): "Trumpek ezarritako ordena berri horretan EBk zein leku hartuko duen argitu behar du"
Eurodiputatu jeltzalearen ustez, AEBko presidenteak argi utzi du "nazioarteko araudi bakarra bere iritzia eta morala dela", eta horren aurrean EBk "irmotasunez" erantzun behar du. NATOren aldetik ere mugimenduren bat espero duela esan du EAJren buruzagiak.
Sare: "Helmugara iristear gaude, helburuak betetzen, baina oraindik burutu gabe dagoen prozesu batean"
EH Bildu, Ahal Dugu, Junts, ERC, CUP eta BNG alderdietako eta hainbat sindikatutako ordezkariak ez ezik, kultura, unibertsitate edo kirol arloko ordezkaritza zabal bat ere batu da Bilbon ETAko presoen eskubideen alde milaka lagunek egin duten manifestaziora.
Txillardegiren omenezko horma-irudiari eraso egin diote Donostian
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi idazle eta politikariaren semeak eman du horren berri, aitari Donostiako Antigua auzoan egingo dioten omenaldiaren bezperan.
EAJ eta PSE-EE jo ditu Garridok Euskadiko egoera ekonomiko "kezkagarriaren" erantzule
EAJ-PSE koalizioaren gobernuari leporatu dio PPren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak "Euskadik puntako ekonomia ez izatea", eta EAEren adierazle ekonomikoak "Espainiako gainerako erkidegoetakoak baino okerragoak" izatea, eta hori "kezkagarritzat" jo du.
Sozialistek "herritarren arazo eta kezkei irtenbidea" ematen dietela esan du Anduezak
PSE-EEko idazkari nagusia alderdikideekin izan da gaur Donostian, eta 2027ko foru eta udal hauteskundeak hizpide hartuta, sozialistek “herritarrei entzun” eta “herritarren arazo eta kezkei irtenbidea” ematen dietela adierazi du. Erronka handiei aurre egiteko gizartea prestatzen ari direla esan du, eta Donostiako Topoa hiri-proiektua dela nabarmendu, eta PSE-EEri esker gauzatu dela azpimarratu du.
Otegik Hego Euskal Herriko "zerrenda bateratua" aldarrikatu du Espainiako hauteskundeetan “herri gisa hitz egiteko"
Koalizio subiranistak batzar nagusia egin du Bilbon 2026ari begirako erronkak partekatu eta hauteskunde ziklo berri baten aurrean jarrera zehazteko. EH Bilduren koordinatzaile nagusiak nabarmendu duenez, euren hautua “herri bezala jokatzea" izango da, "ez alderdi bezala”.
"Gatazkaren ondorioei behin betiko konponbidea" ematea eskatzeko manifestazioa egingo du arratsaldean Sarek
Martxa 17:00etan abiatuko da Casillatik, "Ezin da gehiago luzatu" lelopean. Sareren esanetan, azken urteotan "asko aurreratu da" eta "azken fase batean gaude", baina erakunde publiko batzuen partetik "borondatea falta da" eta hori aldarrikatuko du gaurko mobilizazioan.
Chivitek ukatu egin du Belateko obren gainkostuak asmo politikoei erantzutea
Nafarroako presidenteak agerraldia egin du ostiral honetan Nafarroako Parlamentuko Foru Erregimeneko Batzordean, eta azaldu du Foru Gobernuaren nahia dela obrekin jarraitzea eta amaitzea.