Estatutu berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elkarrekin Podemos, EAJ eta EH Bilduk Eskubideen eta Betebeharren agiria adostu dute

Laburpen dokumentua Elkarrekin Podemosek idatzi zuen, eta lantaldearen bileran, iragan asteartean, eztabaidatu behar zuten, baina azkenean ez zen horrela izan.
Autogobernu lantaldea. Artxiboko argazkia: EFE
Autogobernu lantaldea. Artxiboko argazkia: EFE

Estatutu berriaren Eskubideen eta Betebeharren inguruko dokumentua adostu dute Elkarrekin Podemosek, EAJk eta EH Bilduk, Eusko Legebiltzarreko iturriek jakitera eman dutenez. Agiria autogobernu lantaldean eztabaidatuko dute ostiral honetan.

Laburpen dokumentua Elkarrekin Podemosek idatzi zuen, eta lantaldearen bileran, iragan asteartean, eztabaidatu behar zuten, baina azkenean ez zen horrela izan, Eusko Legebiltzarreko talde politiko guztien ekarpenak jaso ez zirelako.

Azkenean, ostegun honetan, Elkarrekin Podemosek, EAJk eta EH Bilduk testu bat adostu dute. Koalizio moreak planteatutako eskubideen bi titulu  ditu dokumentuak. Horietako batean oinarrizko errenta unibertsala ezartzea proposatzen da, eta beste batean emakumeen eskubideak aitortzen dira.

Elkarrekin Podemosek proposatutako eskubide guztiak biltzen ditu agiriak, eta eskubide guztientzako blindaje “eraginkor eta loteslea” bermatzen da, iturrien arabera.

Burujabetza, statusa edo nortasuna ez dira aipatzen. Hezkuntza sistema publikoaren gutxieneko aurrekontua % 6koa izatea proposatu zuen Elkarrekin Podemosek, eta osasun publikoarena % 7koa, baina azkenean ez dituzte bi puntu horiek jaso.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X