Estatutu berriko botere banaketaren eta ogasunaren atalak adostu dituzte
Eusko Legebiltzarreko Autogobernua eguneratzeko Lantaldeak Estatutu berriaren beste bi atal adostu ditu gaur goizean, EAJren eta EH Bilduren babesarekin: batetik, botere banaketari dagokion atala, eta, bestetik, ogasunari buruzkoa.
Aurreko hitzorduetan bezala, Legebiltzarrean gehiengoa duten bi talde abertzaleek bat egin dute, Estatutu berriaren erredakzioan aurrera eginez. Orain, gaur adostutako bi atal horiek idaztea aditu talde baten esku utziko dute.
Besteak beste, Estatutu berriak botere banaketa klasikoarekin batera (legegilea, exekutiboa eta judiziala), herritarren parte-hartzea bermatu nahi du, erabakietan herritarrek zeresana izan dezaten.
Arlo judizialean, berriz, Estatutu berriak botere judizialaren Euskal Kontseilu Nagusia eratzea proposatzen du, Euskal Autonomia Erkidegoko epaile eta fiskalen antolaketa eta gobernu organoa izango litzakeena.
Euskadiko Auzitegi Nagusiak helegite guztiak bere bere gain hartzea ere proposatzen du testu berriak. Espainiako Auzitegi Gorenaren esku soilik geratuko litzateke doktrina bateratzea Estatuko legediarekin.
Era berean, epaileen formakuntza eta hutaketarako eskola judiziala sortzea eta Ertzaintza izatea polizia judiziala adostu dituzte.
EH Bilduk boto partikularra eman du, botere judiziala "guztiz berezkoa" nahi duelako. Maialen Iriarte EH Bilduko bozeramailek esan duenez, "auzi judizial guzti guztiaren garapena hemen hasi eta hemen amaitzea nahi dugu".
Ogasuna
Ekonomia, ogasun eta finantza arloan, berriz, Euskadik politika ekonomiko eta fiskal propioa izatea adostu dute. Horren arabera, Kontzertu Ekonomikoa izango da zerga guztiak arautzeko oinarria.
Euskadik garatutako lan harreman eta gizarte segurantza sistemen gaineko ardura esklusiboa izatea ere hitzartu dute bi talde abertzaleek, Estatuarekin ezarritako konpromisoak beteta.
Azkenik, Euskadik Ecofin erakundean eta Europako lantaldeetan parte hartzea ere jasotzen du testu berriak.
Datorren astean bi bilera egongo dira eta helburua da beste bi atal ixtea: Elkarrekin Podemosek aurkeztuko duen eskubide eta betebeharren atala, eta Europarekiko harremanei dagokiona.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.