Ahal Dugu
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lander Martinez: 'Ahal Dugu Euskadi da EAJren alternatiba bakarra'

Alderdi moreko idazkari nagusiaren esanetan, erdigunea eskubide sozialetan jartzeaz gain, herrialde inklusibo baten eredua defendatzen duen aukera da posible den bakarra.
Lander Martínez, Ahal Dugu Euskadi. ETBko bideo batetatik ateratako irudia
Lander Martínez, Ahal Dugu Euskadi. ETBko bideo batetatik ateratako irudia

"Ahal Dugu Euskadi EAJren alternatiba bakarra" dela esan du Lander Martinez alderdi moreko idazkari nagusiak gaur Gasteizen. Haren iritziz, erdigunea eskubide sozialetan jartzeaz gain, herrialde inklusibo baten eredua defendatzen duen aukera da soilik posible.

Alderdiak egindako azken barne hauteskundeetan udaletarako aukeratutako idazkari nagusiak aurkeztu dituzte gaur Gasteizen. 25 ordezkarik hartu dute parte ekitaldian, guztiek ezin izan dutelako egon.

Martinezek emandako hitzaldian adierazi duenaren arabera, 2019ko udal eta foru hauteskundeei "ilusioz" egingo diete aurre. Ahal Dugu Euskadik "proiektua eta taldea" badituela ere azpimarratu du.

Ahal Dugu Euskadik baditu "proiektua eta taldea".

Gaur egun "EAJren alternatiba bakarra" direla berretsi du, erdigunea eskubide sozialetan jartzen duen indar bakarra, alegia. "Euskadiko aniztasuna defendatu eta gorde" behar den balorea dela iruditzen zaiela esan du, "guztiak barneratuko dituen herrialde eredua" defendatzen dutela baieztatzeaz gain.

Horren erakusgarri da atzo EH Bildurekin eta EAJrekin Eusko Legebiltzarreko Autogobernuari buruzko txostenean Estatutu berriaren eskubide eta betebeharren arloan lortutako akordioa. Martinezen aburuz, hitzarmenak alderdi morearen zigilua du.

2019ari eskubide horiek indartzeko asmoz ekingo diotela azaldu du, gizarte arloan anbizio handiko proiektua defendatuz, eta gai lokaletan oinarrituta, inor atzean utzi gabe.

Bestalde, agintean zeudenek herritarren benetako beharrei jaramonik egiten ez zietela ikusita, garai batean aurrerapausoa eman zutenen lana goraipatzeko aprobetxatu du Lander Martinezek gaurko ekitaldia.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X