Auzitegi Nazionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Karlos Apeztegia espetxeratzeko agindua eman du epaileak

ETAko kide ohia asteartean atxilotu zuten Hernanin. Apeztegiak "gatazkaren ondorioen konponbidean eta bakearen alde egindako ekarpena" nabarmendu du Etxeratek.
Karlos Apeztegiaren atxiloketa. ETB
Apeztegia, Guardia Zibilak atxilotu zuen unean. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegi Zentralak Karlos Apeztegia atxilotzeko agindua eman du asteazken honetan, talde terroristako kide izatea egotzita.

Apeztegia asteartean atxilotu zuten Hernanin, egun desegindako talde terroristaren zuzendaritzari "helburu potentzialen datuak eta informazioak espetxeko bide egonkor batetik" eman izanagatik. Espainiako Barne Ministerioaren ustez, joan den otsailean Frantziak emandako dokumentazioari esker atxilotu ahal izan dute.

Etxeratek atsekabez jaso du atxiloketa eta espetxeratzea. Bakearen eta konponbidearen bidean Apeztegiak duen borondatea azpimarratu dute eta, bereziki, "berari eta bere senitartekoei besarkadarik estuena" helarazi diete.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X