Presoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aske utzi dute Manu Azkarate gaixotasun larri bat duen ETAko presoa

Auzitegi Gorenak onartu egin du 1995eko Zigor Kodea ezartzea.

Manu Azkarate gaixotasun larri bat duen ETAko presoa aske geratu da, Auzitegi Gorenak onartu egin baitu 1995eko Zigor Kodea ezartzea, haren defentsak eskatu zuenez, Naiz egunkariak jakinarazi duenez.

Presoa Alcala Meco espetxean (Madril) dago.

Azkarateren abokatuak salatu egin du erabakia berandu hartu izana, eta 1995eko Zigor Kodea oinarri, presoak 2011tik aske izan behar zuela gaineratu du.

1985ean Juan Pedro Guzman Uribe enpresaburua bahitzeagatik kondenatu zuten.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X