BOTERE JUDIZIALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Manuel Marchena kontserbadorea izango da Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko burua

PSOEk eta PPk adostutako erabakia izan da. Botere Judizialeko erakundea hogei kidek osatzen dute: 11 progresista eta 9 kontserbadore dira.
Manuel Marchena. Argazkia: EFE

PSOEk eta PPk Manuel Marchena kontserbadorea Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidente izatea adostu dute, Pedro Sanchezen Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez. Espainiako Botere Judizialeko erakunde gorena hogei kidek osatzen dute, eta gehiengo progresista izango du, 11 progresista eta 9 kontserbadore baititu.

PPk Manuel Marchena proposatu zuen kargurako. Gobernuaren esanetan, erakundea berritu ahal izateko onartu du Marchenaren izendapena. Gainera, negoziazioari esker, kide gehienak progresistak izango dira.

Manuel Marchena Auzitegi Goreneko Bigarren Aretoko presidentea da gaur egun, eta Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketan epaimahaiko kideetako bat izatekoa zen.

Astelehen honetan amaituko da Diputatuen Kongresuak taldeei emandako epea Botere Judizialaren Kontseilu Nagusirako hautagaiak aurkezteko.

Espainiako Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko hogei kideetako hamar Kongresuak aukeratzen ditu, eta Senatuak hautatzen ditu gainerako hamarrak. Hautagaitzak aurkezteko epea abendura arte egongo da zabalik.

Zure interesekoa izan daiteke

María Ubarretxena
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Transferentzien Batzorde Mistoa abenduaren 29an bilduko da bost gai eskualdatzeko

Honako hauek dira gaiak: itsas salbamendua, Barakaldoko makineria egiaztatzeko zentroa, eskola-asegurua, Gizarte Segurantzaren kotizazio gabeko prestazioak eta langabezia-prestazioak. Beste transferentziak, Euskadiko Gobernuak urrian Estatukoari helarazi zizkion hamar transferentziak osatu arte, negoziatzen jarraituko da urtea amaitu arte, epe hori jarri baitzen Estatutua gauzatzeko.

Gehiago ikusi