KATALUNIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Datozen asteetan 'hirugarren euroagindu bat' espero duela esan du Puigdemontek

“Egungo Espainia ez da Francoren berdina, baina oraindik Espainiako Justizian frankismoaren itzala dago”, erantsi du Puigdemontek.
Datozen asteetan 'hirugarren euroagindu' bat espero duela esan du Puigdemontek
Carles Puigdemont Studium Generale College Tourren, Groningan (Herbehereak). Argazkia: EFE

“Lehenbailehen politika utzi eta normaltasunera itzultzea” gustatuko litzaiokeela esan du gaur Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiak, baina “datozen asteetan edo datorren hilabetean beste euroagindu bat, hirugarrena”, espero duela ohartarazi du.

Groningengo Unibertsitatean (Herbehereak) mahai-inguru batean parte hartu du Puigdemontek. “Espainiaren arazoak konpontzea ez da kataluniarren ardura”, esan du Kataluniako buruzagi ohiak, Pedro Sanchezen Gobernua aurrekontuak aurrera ateratzeko gai ez izan ondoren.

“Egungo Espainia ez da Francorena bezalakoa, baina oraindik frankismoaren itzala dago Espainiako Justizian”, adierazi du, eta, beraz, “zaila izango da Kataluniako buruzagi independentistek bidezko epaiketa izatea”, horren esanetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X