EAJ izango litzateke bozkatuena hiru lurraldeetan, eta hiriburuetan ere, garaile
Maiatzaren 26ko udal eta foru hauteskundeak gaur egingo balira, EAJ izango litzateke indar bozkatuena hiru lurraldeetan, baita Bilbo, Gasteiz eta Donostia hiribuetan ere, Eusko Jaurlaritzako Soziometroaren arabera. Jeltzaleek Araban eta bertako hiriburuan PPk izan duen lidergoa hautsiko lukete, gainera.
Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak urtarrilaren 29etik otsailaren 9ra egin zuen galdeketa, hauteskunde orokorrak apirilaren 28an egingo dituztela jakin baino lehen. Kabineteak hiriburuetako zinegotzien banaketa kalkulatu du, baina ez du batzarkideen prospekzioa egin, Batzar Nagusietako lagina ez baita nahikoa, Jaurlaritzatik azaldu dutenez.
Batzar Nagusiak
Inkestak aurreikusitako emaitza aipagarrienak Araban izango lirateke. Izan ere, Alderdi Popularra (2015ean indar bozkatuena izan zen, botoen % 22,36 lortuta) laugarren indarra izatera pasatuko litzateke, botoen % 14,3 eskuratuta. EAJk irabaziko lituzke bozak, botoen % 26,4 eskuratuta (2015ean botoen % 21,96 lortu zituen).
EH Bildu izango litzateke bigarren indarra, babes gehiago jasota; botoen % 20,70 eskuratu zituen 2015ean, eta botoen % 22,2 jasoko ditu oraingoan, inkestaren aurreikuspenen arabera. Elkarrekin Podemos izango luke atzetik, botoen % 15,3rekin (2015ean, % 14,8), eta PSE-EE kokatuko litzateke gero, botoen % 11,1 jasota (apur bat behera egingo luke, 2015ean botoen % 11,38 erdietsi baitzituen). Ciudadanosek 2015ean lortu zuen eserlekuari eutsiko lioke, botoen % 4,9 jasota (duela lau urte lortutako % 3,15 baino apur bat gehiago). Voxek ez luke ordezkaritzarik lortuko (botoen % 1,5 eskuratuko lituzke, baina % 3 behar da batzarkidea izateko).
Bizkaian, Batzar Nagusietan duen gehiengoa handituko luke EAJk, botoen % 38,24 izatetik % 41,8 izatera igaroko litzatekeelako. EH Bilduk bigarren lekuari eutsiko lioke, datuak apur bat hobetuta (% 19,16tik % 20,1era). Podemos izango litzateke hirugarren indarra, botoen % 13,1eko babesarekin (botoen % 14,76 lortu zituen 2015ean). Bestalde, PSE-EEk ia puntu bat egingo luke behera (botoen % 12,68 izatetik % 11,8ra igaroko litzateke).
Alderdi Popularra bosgarren tokian geratuko litzateke, botoen % 5,9rekin (2015ean, % 8,33), eta Ciudadanosek eta Voxek emaitzak hobetuko lituzkete (botoen % 2,5 eta % 1, hurrenez hurren), baina ez lukete ordezkaritzarik lortuko.
Gipuzkoan, azkenik, EAJ izango litzateke bozkatuena, botoen % 34,8rekin (2015ean, % 32,04). EH Bildu izango litzateke bigarren, botoen % 30,1 jasota (2015ean, % 29,26). Sozialistek hirugarren posturari eutsiko liokete, baina boto galera nabarmenarekin (% 16,76 izatetik % 13,3ra pasatuko litzateke).
Elkarrekin Podemosek botoen % 12,6 eskuratuko lituzke, eta PPk, % 4,7 (2015ean, % 5,50). Ciudadanosek emaitzak hobetuko lituzke (% 1,49tik % 2,2ra igoko litzateke), baina ez luke ordezkaritzarik lortuko. Voxek, berriz, botoen % 0,5 lortuko lituzke.
EAJ garaile Bilbon, Donostian eta Gasteizen
Udal hauteskundeei dagokienez, Gasteizen legoke aldaketa nabarmenena. Araban bezala, hiriburuan atzera egingo luke Alderdi Popularrak, eta gaur egun dituen 9 zinegotzietatik 6ra jaitsiko litzateke, botoen % 21,1 eskuratuta. EAJk irabaziko lituzke bozak, zazpi eserleku eta botoen % 21,2 lortuta (bost ditu gaur egun).
EH Bildu izango litzateke hirugarren indarra, eta sei zinegotziei eutsiko lieke. Elkarrekin Podemosek gora egingo luke, bi ordezkari izatetik lau izatera igarota. Zinegotzi kopuru bera lortuko lukete sozialistek. Ciudadanosek eta Voxek ez lukete eserlekurik erdietsiko, botoen % 4,1 eta % 1,7 eskuratuko lituzketelako, hurrenez hurren (% 5 behar da zinegotzia lortzeko).
Bilbon aise irabaziko luke EAJk, 14 zinegotzi eskuratuta (13 ditu gaur egun). Alde handira, launa zinegotzirekin, kokatuko lirateke EH Bildu (emaitzei eutsiko lieke), Elkarrekin Podemos (gora egingo luke nabarmen, gaur egun bi ordezkari baititu) eta PSE-EE (boto portzentajearen arabera, laugarren indarra). Alderdi Popularrak ere atzera egingo luke, zinegotzi bat galduta (4tik 3ra). Ciudadanosek (% 3,6) eta Voxek (% 0, 7) ez lukete ordezkaririk lortuko.
Donostian, azkenik, babes gehiago eskuratuko lukete jeltzaleek, 9 zinegotzitik 10era pasatuko liratekeelako. Sozialistak lirateke bigarren indarra, ordezkari bat galdu arren (7tik 6ra). EH Bilduk hirugarren postuari eutsiko lioke (6 zinegotzi) eta Elkarrekin Podemos Udalean sartuko litzateke hiru ordezkarirekin (2015ean ez zen bertan aurkeztu). Alderdi Popularra laugarren lekutik bosgarrenera jaitsiko litzateke (3 zinegotzitik 2ra). Gainerako hiriburuetan bezala, Ciudadanosek (botoen % 3,5) eta Voxek (% 0,2) ez lukete ordezkaririk lortuko.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadik eta Espainiar Estatuak aldebiko batzorde bat sortuko dute aireportuen kudeaketan parte hartzeko
Aireportu-azpiegiturei buruzko akordioak bi administrazioen arteko lankidetza-organo bat abian jartzea aurreikusten du, indarrean dagoen eskumen-araudia errespetatuz, Euskadik erabaki estrategikoetan esku hartzeko aukera izan dezan.
Euskal Herriaren proiektu nazionala indartzeko beharra azpimarratu du EH Batera herri ekimenak Lizarran
Aberri Egunaren ofizialtasuna eta instituzionalizazioa ere aldarrikatu dituzte ekimeneko ordezkariek gaur Lizarran egin duten ekitaldian. Zehazki, gaur egun ez duen aitortza eta zabalpena emateko eskatu dute, "urrats txikia bezain eraginkorra" izango litzatekeela iritzita.
Etchegarayk eta Blancok hartu dute Baionako eta Biarrizko alkate kargua
Atzo, Kanboko eta Hendaiako aginte makila jaso zuten Peio Etxelekuk eta Kotte Ecenarrok. Bigarren itzuliaren ostean alkate karguak hartu eta gero, orain argitzeko dagoen bakarra da Euskal Hirigune Elkargoko presidente izateko hautagaiak nortzuk izango diren. Etchegarayk ez du horren inguruko arrastorik eman.
Bizikidetza eraikitzeko, egian oinarritutako memoria eskatu du Eneko Anduezak
Euskadiko sozialista gazteek Oroimen Hegoak sariak banatu dituzte Donostiako Miramar Jauregian. PSE-EEk ezberdin pentsatzeko askatasuna bermatzeko lanean jarraituko duela aldarrikatu du Anduezak.
Euskadiren eraikuntzan buru-belarri arituko den gazteria aldarrikatu du Aitor Estebanek, pankarta atzean geratzen direnen aurrean
EGI egunaren ekitaldi nagusian parte hartu du Aitor Esteban EBBko presidenteak, Mungian. Gizartean eta alderdian euren lekua hartzeko eskatu die gazte jeltzaleei.
Aireportuen kudeaketan parte hartzeko gaitasunak iritzi ezberdinak sortu ditu euskal alderdien artean
EAJk uste du "albiste bikaina" dela, eta PSE-EEk, berriz, akordioa bere dimentsioan jartzeko eta gehiegizko espektatibarik ez izateko eskatu du. Oposizioak kritikatu du "lehendakariak argazki bat bilatu duela Madrilen", eta akordioa "kea baino ez" dela.
Mikel Serrano, Zumarragako PSE-EEko alkatea, Korrikaren lekukoarekin
Alkateak eraman du Korrikaren lekukoa Gipuzkoako udalerriko Udalbatzari esleitutako kilometroaren lehen metroetan. PSE-EEk Korrikan alderdi gisa ez parte hartzea erabaki zuen, CCOOk betoa jaso ostean, baina ordezkari batzuk parte hartzen ari dira.
Aena aztertzen ari da Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak egin duten akordioaren aurkako neurriak hartzeko aukera
Enpresa publikoak azpimarratu duenez, aldebiko organo berria "aholku-emailea besterik ez da izango" eta ez ditu bere eskumenak aldatuko. Gainera, ohartarazi du arriskuan jar daitekeela legedia, egungo araudiaren mugak gainditzen badira.
Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du
Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.
Pradalesen iritzian,"akats politiko larria" da 'Guernica' ekartzeari atea ixtea kontserbazio txostena jasotze hutsagatik
Lehendakariaren arabera, Reina Sofia Museoaren ezezkoak ez luke nahikoa izan behar Pablo Picassoren margolana Bilboko Guggenheimera 9 hilabetez ekartzea baztertzeko. Guernica Euskadira ekarrita munduari "erreparazio" mezu bat bidaliko litzaioke, horren ustez, eta hori esan dio Pedro Sanchezi.