ELKARRIZKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Non zeuden EAJ eta EH Bildu PSOEri neurri sozialak ateratzen genizkionean?'

'Transferentzia salerosketak estatutua debaluatzen du', adierazi du Ahal Duguko idazkari nagusiak. Hauteskunde orokorrei begira, 'agenda soziala eta autogobernua' aipatu ditu kanpainako ardatz gisa.
Lander Martinez Ahal Duguko idazkari nagusia, Radio Euskadin
Lander Martinez Ahal Duguko idazkari nagusia, Radio Euskadin. ETBren bideo batetik ateratako irudia

Lander Martinez Podemos-Ahal Duguko idazkari nagusiak bere deserosotasuna agertu du, haren esanetan, "eragin gehiago nork duen erakusteko" EAJ eta EH Bildu egiten ari diren "performancea" tarteko. Martinezen hitzetan, koalizio moreak "Pedro Sanchezi hobekuntza sozialak ateratzen genizkion bitartean" EAJ hormigoiari so zegoen eta EH Bildu, ostera, Kataluniara begira. Bestalde, Pedro Sanchezen legegintzaldian Elkarrekin Podemosen lorpenik handiena lanbide arteko gutxieneko soldata izan dela nabarmendu du.

Gernikako Estatutua gauzatzeko falta diren transferentzien negoziazioarekin ere kritiko mintzatu da. Martinezen iritziz, transferentzia salerosketa bat dago alderdi interesen truke eta horrek estatutua debaluatzen du".

Toledoko Itunean erabateko adostasuna izatea eragotzi zuen Podemosek, Lander Martinezen arabera, pentsio pribatuak "zorrotz" baztertzen ez zirelako. Akordioa ez zegoen "ez itxita, ez amaituta eta ezta bermatuta ere", ziurtatu du Martinezek. "Giltzarri ziren gaiak beste une baterako utzi nahi izan ziren", gaineratu du. Pentsioei lotuta, belaunaldi arteko aliantza baten beharra aldarrikatu du pentsio duinak bermatzeko.

Apirilaren 14ean mitin batean parte hartuko dute Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak eta Alberto Garzon IUko koordinatzaileak Eibarren. Inkestek Unidos Podemosen gainbehera iragartzen badute ere, errekuperatzen hasi direla eta goranzko bidean direla adierazi du Lander Martinezek. 2015ean eta 2016an Elkarrekin Podemosek hauteskundeak irabazi zituen Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Hauteskundeei begira, "agenda soziala eta autogobernua" aipatu ditu kanpainako ardatz gisa.

Poliziak Podemosi egindako espioitza ere hizpide izan du Ahal Duguko idazkari nagusiak: "Podemosi ezin zitzaiola xantaiarik egin ikusi zuten. Gu paretik kentzen saiatu ziren, antza denez, Barne ministroarekin, bere polizia patriotikoarekin eta bere txosten faltsuekin".

Ez dago konforme independentismoaren aurka egiteko Sanchezek "Ez, ezetz da" leloa errekuperatu izanarekin: "Katalanak estatuaren parte izatea lortu nahi badugu, zubiak eraiki behar ditugu", azaldu du. "Ez, ezetz da" leloa Ciudadanosi aplikatzeko eskatu dio Lander Martinezek PSOEri, eta alderdi laranjarekin itunik ez egiteko.

Gutxiengoan gobernatzen ari den Eusko Jaurlaritzari buruz galdetuta, Iñigo Urkullu lehendakaria seinalatu du Martinezek. Gauzak horrela, legeak aurrera atera ahal izateko oposizioko alderdiekin elkarrizketak bultzatzea eskatu dio.

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 02/07/2026.- Euskalgintzaren Kontseilua ha convocado una concentración este jueves en Bilbao, así como en el resto d las capitales vascas, en defensa del euskera en las capitales vascas, tras la polémica por los numerosos ceros en la asignatura de la lengua vasca en la prueba de acceso a la universidad de la EHU. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Euskararen gutxiespen sistematikoa" salatu du Kontseiluak EHUko campusetan, epailearen azken erabakiaren ostean

"Justizia euskararentzat, euskara guztiontzat" lelopean, Kontseiluak elkarretaratze bana egin du Euskal Herriko Unibertsitatearen hiru campusetan, USaPeko azterketei buruzko azken erabaki judiziala salatzeko. Ehunka herritarrez gain, deialdiarekin bat egin duten sindikatu nagusietako eta beste hainbat eragiletako ordezkariek ere parte hartu dute elkarretaratzeetan. Kontseiluaren idazkari nagusi Idurre Eskisabelek “euskararen gutxiespen sistematikoa” salatu du, “euskara bigarren mailako eta gaztelaniaren menpeko hizkuntza gisa betikotzeko asmoz”.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X