ELKARRIZKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Autogobernuaren aurkako erasoak iragartzen dira, baina Nafarroa ez da ukitzen'

Uxue Barkos Nafarroako lehendakariak gogor jo du UPNren aurka, eta 'hauteskundeetan gerta daitekeenaren beldur eta dilista plater baten truke' Ciudadanosekin bat egitea aurpegiratu dio.
Uxue Barkos, Radio Euskadin
Uxue Barkos, Radio Euskadin. ETBren bideo batetik ateratako irudia

Eskuinak Nafarroaren autogobernuarentzat dakartzan arriskuez ohartarazi du Uxue Barkos Nafarroako lehendakariak. Haren iritziz, Navarra Suma koalizioarekin (UPNk, PPk eta Ciudadanosek osatzen dute) laukoa gobernutik bota nahi du UPNk. Helburu hori lortzeko asmoz eta "dilista plater baten truke", UPN Ciudadanosen aurrean makurrarazi egin dela uste du Barkosek.

Laster Nafarroaren esku geldituko den trafiko eskumena zalantzan jartzen duten PP, Ciudadanos eta VOXen apustu birzentralizatzailea baztertu du Uxue Barkosek: "Beren begiak zortzigarren tituluan soilik jartzen dituzten konstituzionalak dira". Nafarroari 2001etik dagokion eskumena da, baina oraindik ez da eskualdatzea gauzatu. Barkosek salatu duenez, PPk ez du batere errespetatzen autogobernua.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, "Nafarroa ez da ukitzen" Geroa Baik hauteskunde kanpainarako aukeratutako leloa aipatu du. "Autogobernuaren kontrako aurrez aurreko erasoak aurreikusten dira, Nafarroako gehiengo demokratikoa arriskuan jartzen duena", nabarmendu du. Barkosek salatu duenez, eskuinak Nafarroa estatu auzi bihurtu nahi du. "Nafarroan beren burua alderdi foralista gisa aldarrikatu duen alderdiak dilista plater baten truke amore emango ote duen beldur gara", esan du. Hauteskundeetan egon daitezkeen emaitzen beldur, Ciudadanosen babesa lortzea egotzi dio Barkosek UPNri.

"UPN nafarren aurrean biluzi da", azpimarratu du. Nafarroako lehendakariak gogor kritikatu du Navarra Suma koalizioaren izaera, "ura eta olioa, foralistak eta foruak madarikatzen dituztenak" bildu dituelakoan. Uxue Barkosen agintaldiaren amaiera ekar dezakeen Navarra Suma koalizioaren balizko garaipenaz galdetuta, lehendakariak legegintzaldi honetan egindako lana goraipatu du, onartutako ehundik gora lege eta egonkortasun politikoa azpimarratuta.

Pablo Casado buruzagi 'popularrak' ETA etengabe ahotan hartzearen atzean "PPren ahultasuna" ikusten du Uxue Barkosek.

Balizko gobernu itunez galdetuta, PSN batzeko aukera jarri du mahai gainean: "Maiatzaren 26ko hauteskundeen emaitzak aztertzeko prest nago". Sinbolo eta hizkuntza kontuen harira PSNk egindako gaitzespenen aurrean, "kritika artifizialak" direla erantzun dio. Barkosen hitzetan, "inoiz ez da bandera bat inposatu", eta, legea aldatu arren, ez dute inor zigortu ikurrina bat jartzeagatik. Euskarari dagokionez, ostera, aldaketak "modu pausatuan, presarik gabe" egin direla, eta "harridura" eragiten zuten kasuak bakarrik lehengoratu dira", gaineratu du. Halaber, gai horretan UPNren ildo beretik aritzea leporatu dio Barkosek PSNri.

"Aldaketaren aurrean beldurra sartu nahi izan zuten", esan du lehendakariak, baina "murrizketak lehengoratu ditugu eta hazkunde ekonomiko garaian gaude". Barkosen ustez, UPN "kudeatzaile ona" izan zela zabaldu zuen mitoa erori da. Laukoaren barruan tentsio uneak izan direla onartu du, baina ez dela "kolokan egon" eta bazkideak "leialak" izan direla gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X