Bake eta bizikidetza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Macronek 'eredugarritzat' jo du Euskal Herriko bake eta adiskidetze prozesua

Frantziako Gobernuko presidenteak esan du euskal presoak Euskal Herritik hurbil dauden espetxeetara lekualdatzen jarraituko dutela. Macron Biarritzen izan da arratsaldean.
Emmanuel Macron eta Michel Veunac Biarritzeko alkatea.
Emmanuel Macron eta Michel Veunac Biarritzeko alkatea. Argazkia: EFE

Emmanuel Macron Biarritzeko alkatearekin bildu da gaur arratsaldean, abuztuan G7ak hiri horretan egingo duen goi-bilera prestatzeko, eta Josu Urrutikoetxearen atxiloketaz eta Euskal Herriko bake prozesuaz mintzatu da bertan.

Frantziako Gobernuaren iritzian, azken urteetan Euskal Herrian gertatu dena "eredugarria da gatazkak konpontzeko eta armagabetze prozesuetarako".

ETAren desegitea "oso elementu garrantzitsua" izan dela, eta erabaki hori Euskal Herriko "politikari askok" bakea eta adiskidetzea lortzeko agertu zuten inplikazioari esker iritsi zela esan du. "Estatu baten betebeharra da mugimendu hori babestea", erantsi du.  

Frantzian dauden euskal presoen egoerari buruz galdetuta, Nicole Belloubet Justizia ministroak azken urtean egindako lana babestu du eta bide horretatik jarraituko dutela agindu du: euskal presoak Euskal Herriko espetxeetara banaka hurbiltzen.  

Hurbilketa horiek guztiak "legearen baitan eta ebazpen judizialak errespetatua" egiten direla eta, ondorioz, Gobernuak ezer esateko ez duela gaineratu du.

Presoen auziari lotuta azken hilabeteetan "asko" egin dela eta aurrerantzean bide beretik jarraituko dutela ziurtatu du.  "Gobernuak baketze eta adiskidetze prozesuan lagundu nahi du eta, beraz, bide beretik jarraituko dugu lanean", adierazi du.

Josu Urrutikoetxeak ETAren amaieran izan zuen paperak kontutan hartuta, Frantziak bere jarrera aldatu beharko lukeen galdetuta, Macronek esan du ETAko buruzagi historikoak “delitu larriak” egin zituela eta horregatik ezarri ziotela kartzela-zigorra.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X