Erasoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pintada homofobo eta matxistak egin dituzte Gorlizko Ikastetxean

Faxismoari gorazarre egiten dion pintadaren bat edo beste ere egin dute bertan. Horri erantzuteko, Sorginen Alabakek deituta, elkarrataratzea egingo gute gaur, 19:00etan.
Pintada homofobo eta matxistak egin dituzte Gorlizko Ikastetxean
Pintada homofobo eta matxistak egin dituzte Gorlizko Ikastetxean. Argazkia: Sorginen Alabak

Hauteskunde egunaren biharamunean, eraso transfobo, homofobo eta matxista jaso du Gorlizko Eskola Publikoak, Sorginen Alabak talde feministak sare sozialen bidez jakinarazi duenez.

Argazkietan ikusten denez, Vox alderdiaren jarraitzaileek egin omen dituzte Gorlizko Ikastetxean agertu diren pintadak.

Faxismoari gorazarre egiten dion pintadaren bat edo beste ere egin dute bertan. Gainera, esan bezala, lesbianak, gayak, transexualak, bisexualak, intersexualak eta queerrak iraindu dituzte.

Horri erantzuteko, Sorginen Alabakek deituta, elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:00etan, Gorlizko Eliz plazan, “Aurrean gaituzue. Ez gaituzue kikilduko” lelopean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X