Memoria historikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Frankismoaren krimenen' aurkako kereila bat aurkeztu du Andoaingo Udalak

Azken hilabeteetan garai horietako lekukotzak bildu ditu Udalak, Oroituz elkartearekin elkarlanean, eta Tolosako epaitegietan aurkeztu ditu.
Elkarretaratzea Tolosako epaitegietan. Irudia: EiTB.

Andoaingo Udalak "frankismoaren krimenen aurkako kereila bat" aurkeztu du Tolosako Auzitegian. Udalak esan duenez, azken hilabeteetan garai horietako lekukotzak bildu dituzte, Oroituz elkartearen laguntzarekin, eta horiek oinarritzat hartuta, auzitegietara jo dute.

Udalak azaldu duenez, kereilak 2017ko uztailean aho batez onartutako mozio bat izan du oinarri. "Mozio horretan frankismo garaian egindako krimenak bilduko zituen txosten bat egitea adostu zen", esan du.

Gainera, txosten hori egiteko ardura Oroituz elkarteak izan duela esan du. 1936 eta 70ko hamarkadaren artean gertatutakoa jaso da txostenean. "Behin txostena bukatuta, bi kereila kriminal aurkeztea adostu zen: bat, Argentinan, herrialde horretan irekitako prozesu judizialaren barruan, eta beste bat, Tolosako epaitegietan", esan du.

Asteazken goizean erregistratu da kereila, eta bertan izan dira Oroituz oroimenaren aldeko taldea eta frankismoaren zenbait biktima.

Albiste gehiago politika

Movilización de Sare y Etxerat en Donostia presos vascos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sare eta Etxerat elkarteek Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hondartzatan egin dute mobilizazioa

Urteroko ekimena izan dute gaur, Sare eta Etxerat elkarteek deituta, Gipuzkoako eta Bizkaiko 11 hondartzatan. Elkarbizitzarako jauzia egin ahal izateko, ETAko preso, iheslari eta deportatuen auziari behin betiko konponbidea ematea ezinbestekotzat jotzen dute. Biktimek horrenbeste merezi eta behar duten egia, aitortza eta erreparazioaren garrantzia ere azpimarratu dute. 

Iñaki Subijana, presidente del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea: "Zenbait sektorek ez diote modu argi batean indarkeria politikoari zilegitasunik kendu"

Hainbat gazteen eta ertzainen artean azken asteetan izandako istiluei buruz, Iñaki Subijana EAEKo Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak adierazi du "lehia bat" dagoela "Zuzenbide-Estatuaren eta Estatu beraren artean". "Biktima-justiziaren esparruan ezartzen ari garen neurrien inguruko hausnarketa egitera behartzen gaituzte", ondorioztatu du.

Gehiago kargatu