Joseba Gezuraga izango da EAko jarduneko idazkari nagusia
Joseba Gezuraga izango da Eusko Alkartasuna alderdiko jarduneko idazkari nagusia, alderdi horretako Nazio Batzarrak ostegun honetan erabaki duenez.
Pello Urizarrek dimisioa eman zuen ekainaren 24an, eta haren ordezkoa aukeratu behar dute orain. Idazkari nagusia aukeratzeko barne-prozesua Gezuragak zuzenduko du.
Gezuraga (Lekeitio, 1959) Eusko Alkartasunaren sorreratik, 1986tik, da alderdi horretako kidea. "Udalgintzari lotutako gizona da, ondo ezagutzen dute Lekeition, eta alderdiaren baitan ere ondo ezagutzen dugu, barruan nahiz kargu publikoetan egin duen lanagatik", adierazi du EAk ohar bidez.
Lanbidez irakaslea da. Leioako Ostalaritza Eskolan aritu da lanean. Lekeitioko zinegotzia izan zen 1987tik 1999ra bitartean. Zortzi urtez izan da EAko Nazio Batzarreko presidentea, eta Bizkaiko koordinatzailea izan zen 2017ra arte.
Hiru legealdi egin ditu Bizkaiko Batzar Nagusietan: 2007an, EArekin; 2011n, Bildurekin; eta 2015ean, EH Bildurekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"