Presoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auzitegi Nazionalaren beste euro-agindu bat jaso du Josu Urrutikoetxeak

Guztira, Josu Urrutikoetxearen aurkako bina euro-agindu eta estradizio eskari igorri ditu Auzitegi Nazionalak.
Josu Urrutikoetxea artxiboko irudi batean.
Josu Urrutikoetxea artxiboko irudi batean. ETBko bideo batetik hartutako irudia

Frantziako Fiskaltzak Auzitegi Nazionalak helarazitako bigarren euro-agindu baten berri eman dio Josu Urrutikoetxea ETAko buruzagi historikoari, EFE agentziak zabaldu duenez. Oraingoa herriko tabernen auziari lotutakoa da.

Datorren uztailaren 17an Parisko Apelazio Auzitegira joan beharko du eta orduan ezarriko dute euro-agindua aztertzeko saioaren data.

Aurrez, Auzitegi Nazionalaren beste euro-agindu bat jakinarazi zioten, gizateriaren aurkako krimenak egotzita. Halaber, bi estradizio eskaera jaso ditu: bata,  1987an Zaragozako Guardia Zibilaren kontra ETAk egin zuen atentatuagatik, eta bestea, Michelin enpresako zuzendari baten hilketagatik.   

Agindu guztiak jakinarazi ostean, Urrutikoetxea aske uzteko demanda aurkeztuko zutela adierazi zuten haren abokatuek.

Urrutikoetxea maiatzaren 16an atxilotu zuten Frantziako Alpeetako herri batean. Gerora aske utzi zuten, baina Auzitegi Nazionalak egindako eskaerak direla eta, berriro espetxeratu zuten.

Frantzian bi auzi ditu. Ihesean zegoela zortzi eta zazpi urteko kartzela-zigorrak ezarri zizkioten, baina orain epaiketak errepikatzea eskatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Parlamentuak Accionako presidentearen kontra egin du, Belateko ikerketa batzordean ez agertzeagatik

Jose Antonio Entrecanales Accionako presidentea bi aldiz deitu dute ikerketa batzordera, baina bi kasuetan ordezkariak bidali ditu. Irati Jimenez ikerketa batzordeko presidentearen esanetan, Entrecanales bera deitu dute eta ez Acciona enpresa (pertsona juridiko gisa), eta desobedientzia delitua egin duelakoan Fiskaltzari jakinaraztea erabaki du ikerketa batzordeak. 

Arnaldo Otegi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arnaldo Otegi: "Espainiak aukera ematen digu hauteskundeetan herri gisa hitz egiteko, eta guk, siglak baino, herri-ahots demokratikoa izan nahi dugu"

EH Bilduk ez du bat egiten Gabriel Rufianek PSOEren ezkerrera dauden alderdiak elkartzeko egindako proposamenarekin, hauteskunde orokorretarako EH Bilduk baduelako jada estrategia bat ezarria, "siglen gainetik herria" jartzea, eta, horren harira, EAJri "herri gisa" jarduteko egindako gutxiengoen proposamenaz aritu da astelehen honetan Euskadi Irratian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X