11/13 auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

11/13 sumarioko 45 auzipetu ez dira espetxean sartuko, aldeek akordioa lortu ostean

Fiskaltzak nabarmen jaitsi du zigor eskaera: gehienak ez dira kartzelan sartuko. Arantza Zulueta eta Jon Enparantza dira salbuespena; bost hilabeteko espetxe zigorra geratuko zaie betetzeko.
18:00 - 20:00
11/13 sumarioko auzipetuek leporatutako delituak onartu dituzte akordioa lortu ostean

Akordioa izan da 11/13 sumarioko auzian. Epaiketa 10:00etan hasi da, eta 25 minutu gerorago amaitu da. Fiskalak 47 auzipetuak galdekatzeari ekin die, baina galdera bakarra eginda: "Onartzen al dituzu leporatzen zaizkizun delituak?" Auzipetuek, banan-banan, "bai" erantzun dute.

Aitortza atzeratuaren aringarria aplikatu diete denei, eta aurretik egindako eskaerak nabarmen jaitsi dira, horrenbestez: 14 eta 8 urte arteko kartzela eskaeratik, gehienez 3 urte eta erdikora.

Fiskaltzak eta 47en defentsak erdietsitako akordio horri esker, auzipetu gehienek (45) bi urte beherako kartzela eskaerak onartu dituzte. Hala, aurrekaririk ez dutenez, ez dira kartzelan sartuko. Arantza Zulueta eta Jon Enparantza dira salbuespen bakarra. Izan ere, "buruzagi" izatea leporatuta, hiru urte eta erdiko (Zuluetarentzat) eta bi urte eta zazpi hilabeteko (Enparantzarentzat) zigor eskaerak onartu dituzte, baita urtebeteko zaintzapeko askatasuna ere. Aurrez, Fiskaltzak 14 urteko kartzela zigorra eskatua zuen bientzat talde armatuko buruzagi zirela leporatuta.

Hori horrela, Zulueta eta Enparantza bost hilabetez egon beharko dira kartzelan (behin-behineko espetxealdian igarotakoa kenduta).

Zulueta eta Enparantza, beste auzipetu batzuen ondoan (lehen lerroan), gaurko saioan. EFE

Auzipetu gehienak kartzelan sartuko ez badira ere, kargu publikoan aritzeko gaitasungabetzea onartu dute (gehienei hiru urte eta hiru urte eta erdikoak; Zuluetarentzat eta Enparantzarentzat, bost eta launa urte, hurrenez hurren). 16ri egunerokoan eragingo die horrek, arlo publikoan jarduten baitute. Hiru auzipetuk aurrez lortutako lanpostu publikoa galduko dute.

Amaia Izkoren kasuan (urtebete eta erdiko kartzela zigorra, eta hiru urteko gaitasungabetzea), Iruñeko Udalean EH Bilduren izenean lortutako zinegotzi kargua utzi beharko du, iturri judizialen hitzetan.

Akordioa lortzeko, 47 auzipetuek KT/Koordinazio taldearen parte zirela onartu dute. Dagoeneko deseginda dagoen ETAren zuzendaritzapean aritzen zen taldea da hori, akusazioaren arabera.

Alde guztiek bat egin dute akordioarekin, eta ondoren, epaiaren zain geratu da auzia.

Aretotik atera ostean adierazpenak egin ditu Amaia Izko abokatu eta auzipetuak. Azaldu duenez, euren helburua zen "47 pertsonak kartzelan ez sartzea, eta iraganeko estrategia atzean uztea aurrera egiteko". Izkoren hitzetan, "zoritxarrez ez dugu lortu eta Arantza Zulueta eta Jon Enparantza kartzelara sartu beharko dira. Erabaki kolektibo bat izan da; bi pertsona horiek euren egoera pertsonala sakrifikatu dute akordioa egon zedin".

Bestalde, Carmen Ladron de Guevara AVTren abokatuaren hitzetan, akordioa "lorpen garrantzitsua izan da", auzipetuek leporatutakoak onartu dituztelako. "Biktimen elkartearentzat garrantzitsua da arlo juridikoan zein kontakizunean", adierazi du.

Bideoa | Amaia Izko: 'Gure helburua denok espetxea saihestea zen'

18:00 - 20:00

Auzipetuak 09:00ak pasatxo heldu dira Auzitegi Nazionalera. Ibon Meñika 47en bozeramaileak azken adierazpenak egin ditu:

Bideoa | Meñika: 'Soluzioak behar ditugu salbuespenezko espetxe politikarekin amaitzeko'

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X