Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pintaketa faxistak egin dituzte Iruñeko D ereduko bi ikastetxetan

LAB sindikatuak salatu duenez, Amaiur ikastolako ate eta hormetan eta Mendillorriko ikastetxeko patioan egin dituzte pintaketak.
Mendillorriko ikastetxeko patioan egindako pintaketa. Argazkia: @LABirakasknafar

Iruñean D ereduan aritzen diren bi eskola publikotan, Amaiur ikastolan eta Mendillorri ikastetxean, pintaketa faxistak egin dituztela salatu du LAB sindikatuak sare sozialetan. Voxen sinadura ageri da horietako batean.

Mendillorriko ikastetxean patioan Espainiako bandera handi bat marraztu dute, honako esaldi honen ondoan: "Espainiako lurra zapaltzen ari zara". Amaiur ikastolan ere Espainiako banderak marraztu dituzte sarrerako atean eta hormetako batean.

LAB sindikatuak nabarmen duenez, "kultura eta ezagutza aldarrikatzen" jarraituko dute "jakinezari eta faxismoari oldartzeko". Era berean, Iruñeko Udalari galdetu diote ea zer egingo duen eraso horien aurrean.

Albiste gehiago politika

Gehiago kargatu