2020RAKO AURREKONTUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Martinez: 'Aurrerapausoak badauden arren, gai asko daude oraindik zintzilik'

2020rako aurrekontuen negoziazioan 'hainbat aurrerapauso' eman direla esan du Elkarrekin Podemoseko koordinatzaileak, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Rosa Martinez (Elkarrekin Podemos), artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB.

2020rako EAEko aurrekontuen proiektuaren ildo nagusiak zeintzuk diren ezagutu eta hilabetera,  Elkarrekin Podemosen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko akordioa gertu dagoela dirudi. Atzo, Josu Erkoreka Gasteizko Gobenuko eledunak nabarmendu zuen "adostasun maila handia" dagoela alderdi morearekin aurrekontuen proiektuari dagokionez, eta, gaur, ildo berean mintzatu da Rosa Martinez Elkarrekin Podemoseko koordinatzailea, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.

Martinezen arabera, aldaketa klimatikoarekin eta feminismoarekin lotutako politiketan "hainbat aurrerapauso" egon dira azken egunotan,  baina "oraindik, gai garrantzitsu asko daude zintzilik".  Azken horien artean, eskubide sozialak eta krisiak gehien kaltetutako kolektiboak babesteko neurriak aipatu ditu.

Datozen egunak erabakigarriak izango direla esan du Elkarrekin Podemoseko kideak, eta, "orain arte bezala",  akordiorako "borondate osoarekin" jarraituko dutela negoziatzen gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X