Elkarrizketa Radio Euskadi
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oskar Matute: 'Ustelkeria ez da soilik fenomeno espainiar bat'

Atzo PSOEk eta EH Bilduk Kongresuan izandako bileraren harira, Oskar Matutek adierazi du hiru ardatz politiko helarazi zituztela eta Simancasek eta Lastrak 'kontuan hartu eta arreta jarri' zutela.
Oskar Matute Radio Euskadin.

Radio Euskadin elkarrizketa egin diote Oscar Matute EH Bilduko diputatuari. De Miguel auziko epaiari buruz galdetu zaionean, "Euskadin nolabaiteko eragin soziala" izan duela esan du, eta "hausnartzeko" ematen duen gertakaria dela adierazi du. "Ustelkeria ez da Espainiako fenomeno bat bakarrik, eta euskal DNAn ez dago suebakirik", gehitu du.

Atzo, PSOEk eta EH Bilduk lehen bilera ofiziala egin zuten Diputatuen Kongresuan. Oskar Matutek, Radio Euskadiko 'Boulevard Informativo' irratsaioan, Simancasi eta Lastrari helarazi zieten hiru ardatz politikoak azaldu dituzte: 'Euskal agenda soziala, murrizketen atzerapena egotea' izan ziren; bigarrenik, 'Nazio-aniztasunaren bidea' jorratu zuten, eta azkenik, 'Espetxe politikaren aldaketa'. Matutek 'Kongresuan presentzia dutela ezin dela alboratu’ gaineratu du.

_____________________

“Jatorrizko informazioa Euskadi Irratiak landu eta eitb.eus-ek itzuli du”.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X