Alderdi Popularra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Javier Maroto: 'Familiarekin denbora gehiago egoteko utzi du Semperrek politika'

PPk Senatuan duen bozeramaileak atzo hitz egin zuen politikari gipuzkoarrarekin, eta erabakia familiarengandik urrun ez bizitzeko hartu duela ziurtatu du.
Javier Maroto.
Javier Maroto. Argazkia: EFE

Javier Maroto PPk Senatuan duen bozeramaileak astearte honetan azaldu duenez, Borja Semper Gipuzkoako PPko buruak "familiarekin denbora gehiago egoteko asmoz" erabaki du politika alde batera uztea.

"Atzo berarekin hitz egin nuen, eta familiarengandik urrun ez bizitzeko hartu duen erabakia da. Egoera konplexua da bere emaztearen lanarengatik. Familian, urruntasunak kostu pertsonal handia du beti", esan du Marotok goizean, telebistan egindako elkarrizketa batean.

"Bizitzan, familia politikaren aurretik jarri behar da", ziurtatu du Marotok. Ildo horretatik, Gipuzkoako PPko burua alderdira "estu lotuta" dagoela eta egongo dela adierazi du, eta politika alde batera uzteko erabakiaren arrazoiak Semperrek berak emango dituela gaineratu du.

Testuinguru horretan, Semperrek agerraldia egingo du gaur, 12:00etan, PPk Donostian duen egoitzan, eta politikatik aldentzeko hartu duen erabakiari buruzko xehetasunak emango ditu bertan.

Hala, bere alderdikide askok esker oneko mezuak bidali dizkiote sare sozialen bidez. "Adiskide maitea, zorte ona opa dizut. Ohorea da niretzat politikan zurekin batera borrokatu izana, bereziki urte zailenetan. Politikak faltan botako ditu zure sormena eta independentzia. Libre zara, beti izan zaren moduan", esan du Esteban Gonzalez Pons PPko eurodiputatuak Twitter bidez zabaldu duen mezu batean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X