Lur-jausia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zaldibarko zabortegiko enpresak agintariekin elkarlanean ari dela esan du

Verter Recycling 2002 SL enpresako bozeramaileak esan duenez, beraiek dira hondakindegiaren egitura eraistearen arrazoiak ezagutzeko interesa duten lehenak.
18:00 - 20:00
Verter Recyclingek ez du argitzen luizia izan aurretik pitzadurak agertu ziren ala ez

Verter Recycling 2002 SL enpresak, Zaldibarko zabortegiaren jabeak, asteazken honetan esan duenez, "hasieratik" gertakaria ikertzen ari diren agintariekin elkarlanean aritzeko borondatea izan du, eta haien esanetara dagoela adierazi du, "eskatzen diguten informazio guztia emateko".

Hala ziurtatu du enpresaren kanpoko bozeramaile batek, prentsa kabinete bat kontratatu baitu. Bozeramaile horren arabera, enpresako baliabide guztiak jarrita daude gaur egun "desagertutako bi langileak aurkitzeko eta haien gorpuak senideei eman eta haien familiak artatu ahal izateko".

Gaineratu duenez, enpresa ikertzen ari da, eta gertatutakoari buruzko informazio guztia biltzen, baina ohartarazi du ez dutela publiko egingo, eta ez dituztela baloratuko komunikabideetan agertzen diren berriak.

Enpresaren arabera, industriako eta eraikuntzako hondakin ez-arriskutsuei zerbitzua eman die zabortegiak, horretarako nahitaezko lizentzia guztiak lortu zituenetik.

Gainera, hondakinen sarrera guztiak erregistratuta eta agintarien eskura daudela esan dute.

Iaz Eusko Jaurlaritzak eskatu zizkien hobekuntzei buruz galdetuta, "unean uneko kontuak" izan zirela esan du, eta "aplikazio prozesuan geundela" gaineratu du. "Txostenek inola ere ez zuten auzitan jartzen zabortegiaren egituraren egonkortasuna", adierazi du.

Enpresaren lankidetza "txikia" izan dela argudiatuta "arduradun politikoek egindako adierazpenei erantzutea" ukatu du enpresako bozeramaileak; Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak asteazken honetan Radio Euskadin egindako adierazpenen harira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X