Aitor Esteban
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Gobernua aginte bakarretik autonomia-erkidegoek plana modulatzera igaro da"

EAJko diputatuak alarma egoeraren inguruan Moncloarekin egindako akordioaren xehetasunak eman ditu. Alarma egoera autonomia erkidegoka aplikatzeko gonbita egin du, eta ez estatu osoan.
Aitor Estebanen artxibo irudia

Aitor Esteban EAJko diputatuak Moncloarekin lortutako akordioaren ostean adierazi du, "azkenean, gobernua alarma egoera aginte bakarretik eta eskema probintzialetik  autonomia erkidegoekin akordioak lortuz garatu behar" dela onartzera igaro da, eta plan hori "berezitasunen arabera moldatu daitekeela" azpimarratu du. Azken batean, "Kogobernantza ideal bat" ahalbidetzea, lurralde bakoitzak neurri ezberdinak onartzea ahalbidetzen duena, bi aldeen artean horrela adostuz gero. Estebanen ustez, hemendik aurrera zenbait autonomia erkidegotan soilik ezarri beharko litzateke alarma egoera.

"Bozketen emaitzetatik gehiengo aldaketa bat ondorioztatzea gehiegi da", adierazi du Estebanek, ERCren aldentzea eta Ciudadanosek dekretuaren abala eman ostean.

Uztailean egingo diren hauteskunde autonomikoen inguruan, Estebanek Radio Euskadiko 'Boulevard Informativo' saioan azaldu du, "ziurtatzeko" eta adibidez, "posta bidezko botoa eskatzeko" egin dutela.

RADIO EUSKADIK EGINDAKO ELKARRIZKETA EITB.EUS-EK EUSKARATUTA

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Pradales lehendakariak "gizartea aktibatzeko" deia egin du, euskal selekzioak ofizial izan daitezen aurrera egiteko

Imanol Pradales lehendakaria 41 euskal kirol federaziotako presidenteekin bildu da gaur arratsaldean. Bileran, selekzio horien ofizialtasuna sustatzeko moduaz hitz egin dute, Euskadiren nazioarteko proiekzioa indartzeko. Besteak beste, Pradalesek ziurtatu du ofizialtasunaren partida ez dela "bulegoetan soilik jokatzen”, eta motibazioaren eta aktibazio sozialaren beharra aldarrikatu du.

Basque Segurtasun Foroa Bilbon
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Delituen gorakadaz eta segurtasunaren pertzepzioaz aritu dira Bilbon, Basque Segurtasun Foroan

Segurtasun mota guztiei buruz aritu dira dinamika parte-hartzaile batean 50 eragile inguru, Bilboko alkatea eta Segurtasun sailburua buru izan dituen ekitaldian.  Gizartearen sentimenduak kontuan hartuz egin behar den lana dela azpimarratu du Juan Mari Aburtok. Bingen Zupiriaren ustez, berriz, alderdi politiko batzuek nahita lotzen dituzte segurtasun eza eta migrazioa. Eztabaidari heldu eta modu gardenean aurre egiteko beharra nabarmendu du.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X