Hirugarren batzarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusi aukeratu dute berriro

Beste lau urtez jarraituko du alderdia zuzentzen, Podemosen hirugarren batzarrean parte hartu dutenen % 92,2ren babesa jaso ondoren.
Pablo Iglesias.
Pablo Iglesias. Argazkia: EFE

Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusi izendatu dute beste lau urtez, alderdiaren hirugarren batzarrean parte hartu dutenen % 92,2ren babesarekin.

Alderdi horrek ohar baten bidez jakinarazi duenez, Iglesiasek 53.167 boto lortu ditu, eta Fernando Barredo Podemosen idazkaritza nagusirako aurkeztu den beste hautagaiak, berriz, 4.503 boto (% 7,81).

Guztira, 59.201 pertsonak parte hartu dute bozketa telematikoetan, 57.670 boto baliodun zenbatu dituzte, hau da, % 97,41, eta Iglesiasez gain, bere zerrendako 89 kide aukeratu dituzte Estatuko Herritarren Kontseiluan parte hartzeko.

Estatuko Herritarren Kontseilurako aukeratuen artean, Irene Montero, Ione Belarra, Alberto Rodriguez, Pablo Echenique eta Rafael Mayoral daude.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X