Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak lege-dekretu bidez ezarriko ditu neurriak, alarma luzatu ezean

Pedro Sanchezen Gobernuak baieztatu du alarma-egoera azkenekoz luzatzea proposatuko duela Kongresuan.
Espainiako Gobernuko presidentea eta ministroak bilduta. Artxiboko argazkia: EFE

Espainiako Gobernuak alarma-egoera seigarren aldiz luzatzea eskatuko du Kongresuan, eta, badaezpada, lege-dekretu bat prestatzen ari direla iragarri du Carmen Calvo presidenteordeak.

Luzapen hori azkena izango litzatekeela ziurtatu du Calvok, baina talde parlamentarioen babesa lortu ezean, konfinamendutik irteteko prozesuaren amaierako neurriak lege-dekretu bidez ezarriko dituztela adierazi du.

Alarma-egoeraren azken dekretu horretan "aldaketa garrantzitsuak" egingo dituztela esan du, "deseskalatze prozesua erkidego autonomoen esku uzteko". Horrela, bada, lurralde bakoitzak larrialdi-egoera bertan behera noiz utzi erabakitzeko aukera izango luke.

Baina Kongresuak seigarren luzapena atzera botaz gero, Espainiako Gobernuak lege-dekretu bat onartuko du konfinamendutik irteteko prozesuaren amaieran hartu beharreko neurriak ezarri ahal izateko.

Lege-dekretua onartzeko, premiazko bidetik joko dutela eta koronabirusa berriro agertuko balitz erantzun egokia eman ahal izateko egungo araudian erreforma bat egingo dutela erantsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Lehendakariak esan du ezker abertzalea sistemara hurbildu dela baina euskal gizartearekin oraindik zor etiko izugarria duela

Amaia Martinez VOXeko legebiltzarkideak "ezker erradikalak euskal politika munduan gero eta protagonismo gehiago" izatearen gainean galdetu dio lehendakariari. Pradalesek esan dio ezker abertzalea erakunde sistemara etorri dela azkenean, nahiz eta oraindik euskal gizartearekin zor etiko izugarria duen, eta PSE-EErekin duen koalizio gobernua defendatu du. 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X